Bizi-baratzea

SORTU KONTUA
Eguzki euskal erakunde edo elkarte ekologista bat da, boluntarioek osatua. Boluntariook herriz herriko taldeetan aritzen dira. Halaber, talde hauek laguntzaile sare baten korapiloak dira. Eguzkik herri-erakunde izaera du. Hau da, ez dute ingurugiro alorreko profesionalek osatzen, herritar “arruntek” baizik. Bakoitzak bere ezagutza eta gaitasuna taldearen zerbitzura jartzen ditu, nahi edota ahal duen neurrian. Gehiago jakiteko. http://eguzki.org/quienes-somos/
2020-10-28 23:35

Zaborrak Urola ertzean, Matxinportan.

Urretxuko Matxinporta industrialdetik Urolara botatako zaborrak salatu ditu Eguzkik. Ikus bideoa:

https://youtu.be/DrfZeGKMHAk

Horrelakoak nonahi topatu ditzakegu, ibai eta erreketan, baina ez zaie horregatik garrantzirik kendu behar. Ohikoak izan arren, guztiz salagarriak dira, ingurumenaren kontrako arau-hauste larriak direlako.

Izan ere, azken asteotan Eguzkik horrelako hainbat salatu ditu, zehatz-mehatz, Legazpiko Ibarrola errekan, Azkoitiko Egino errekan eta (Tolosa parean) Orian. Eta udalak jakinaren gaineran ipini ditu.

Hona hemen Ibarrola erreka, Legazpin, zabortegi bihurtuta:

legazpi-ibarrolaHemen, berriz, Egino erreka, Azkoitian, berdin-berdin:

Foto tomada el 30 de septiembre en la regata Egino de Azkoitia.

Eginok argiro erakusten digu nola euriteak iristen direnean errekak hustubide bihurtzen diren, bertan pilatutako zabor guztiak itsasorantz bultzatzen dutela. Ikus bideoa;

https://youtu.be/KZQH0n6tnMw

Eta hona hemen, azkenik, zabor pilo bat Oria ertzean, Tolosan:

Esta fotografía es de hace apenas unos días, concretamente, del 1 de octubre.

Esan bezala, zaborra ibai eta erreketara botatzea oso arrunta da. Ingurumenean ondorio latzak ditu, baina honetaz ezer gutxi hitz egiten da. Halaber, ezer gutxi egiten da legez kanpoko praktika honi aurre egiteko, eta, gauzak horrela, normala da urtero hamarnaka tonelada zabor gure ibai eta erreketan bukatzea. Eta arazoak jarraituko du ?€œizena?€ ipini eta aurre egiten ez diogun bitartean. Eta dagoeneko hamarkadak pasatu ditugu horrela.

Hemen ibai eta errekak babesteko lege eta arau batzuk daude, baina, ikusten dugunez, etengabe urratzen dira. Botatako zaborren kasuan, udalek dute eskumena, baita hondakinak ibilguetan pilatzen direnean ere.

Horregatik udalei eskatu diegu zaborrak erreketatik lehenbailehen ateratzeko. Halaber, haiek ere praktika hauek publikoki salatzeko eskatu diegu, eta errekak eta ibaiak behatzeko. Gure ustez, herritarrak udalak adi daudela konturatzen badira, horrelako praktikak gutxituko dira.

Eguzki, 2020ko urria

La entrada Urretxuko Matxinporta industrialdetik Urolara botatako zaborrak salatu ditu Eguzkik aparece primero en Eguzki Talde Ekologista.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.