Bizi-baratzea

SORTU KONTUA
2022-08-24 23:06

Gaur goizean isurketa kutsakor berri bat salatu du Eguzkik Urola ibaian, zehatz-mehatz Zestoan, Iraeta parean. Hona hemen irudi batzuk, nahiko argigarriak:

 

https://youtu.be/gbzonxGCU4o

Itxura guztien arabera, isurkina odola da, Urkaiko hiltegitik botatakoa.

Kasualitateak zer diren, Urkaiko albiste-iturri izan zen atzo, lege berri bati jarraituz, hiltegi barruan kamarak jarri dituztelako, bertan akabatzen diren abere guztiak behar bezala eta ahal dela sufrimendurik gabeko bukaera dutela bermatzeko. Ondo dago, baina, isurketaren irudiak ikusita, garbi dago beste alor batzuetan hiltegiaren jarduera ez dutela ondo kontrolatzen, gaurkoa ez baita botatzen duten lehen aldia.

Esan beharrekoa dela uste dugu hiltegiak ez duela Urolara ur-beltzak isurtzeko baimenik, Gipuzkoako Ur Partzuergoaren kolektorera konektatu baitago.

Gure ustez, badira isurketa honen larritasuna areagotzen duten bi faktore:

1. Fetxa hauetan Urolak daraman ur eskasa. Gauzak horrela, kutsaduraren kaltea handiagoa izango da ibai-ekosisteman bizi diren izaki guztientzat.

2. Isurketa hori ekidin daiteke ia %100. Odol lehorra nekazaritzan eta lorategietan aspalditik erabiltzen den ongarria da. Nekazaritza ekologikoan ere baimendutako produktuen artean dago.

Beraz, Urkaiko hiltegiak animalien eta bizidunen onuran beste pauso bat eman nahi badu, badaki zer egin behar duen.

EGUZKI, 2022ko abuztuaren 24an

 

 

 

 

 

 

La entrada Urolan odol-isuri bat salatu du Eguzkik aparece primero en Eguzki Talde Ekologista.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Eguzki euskal erakunde edo elkarte ekologista bat da, boluntarioek osatua. Boluntariook herriz herriko taldeetan aritzen dira. Halaber, talde hauek laguntzaile sare baten korapiloak dira. Eguzkik herri-erakunde izaera du. Hau da, ez dute ingurugiro alorreko profesionalek osatzen, herritar “arruntek” baizik. Bakoitzak bere ezagutza eta gaitasuna taldearen zerbitzura jartzen ditu, nahi edota ahal duen neurrian. Gehiago jakiteko. http://eguzki.org/quienes-somos/