Asteroko buletina
Zer da belar txar bat? Bere onuren berri oraindik ez dugun landarea

Bizi baratzearen plaza

Eguzki
Eguzki euskal erakunde edo elkarte ekologista bat da, boluntarioek osatua. Boluntariook herriz herriko taldeetan aritzen dira. Halaber, talde hauek laguntzaile sare baten korapiloak dira. Eguzkik herri-erakunde izaera du. Hau da, ez dute ingurugiro alorreko profesionalek osatzen, herritar “arruntek” baizik. Bakoitzak bere ezagutza eta gaitasuna taldearen zerbitzura jartzen ditu, nahi edota ahal duen neurrian. Gehiago jakiteko. http://eguzki.org/quienes-somos/

Urak Mendaroko eta Mutrikuko Mijoa errekako saneamendu-proiektuak lizitatu ditu… hamar urte beranduago!

2021-03-01 16:27

URAk iragarri du hainbat saneamendu-proiekturen idazketa lizitatu duela. Horien artean, gure eskualdeari dagozkion bi, Mendarokoa eta Mutrikuko Mijoa errekakoa.

Gaizkiulertuak saiheste aldera, nabarmendu behar da, momentuz, proiektuak baino ez direla lizitatu, ez proiektuak gauzatzeko lanak. Beraz, aurrerapausotzat jo beharko dugu, proiekturik gabe ez dagoelako lanak gauzatzerik, baina ez dugu txalo egingo, saneamendu-lan hauek hamarkada luzeko atzerapena dutelako.

Izan ere, herri-erakundeek Gipuzkoan 2007. eta 2011. urte bitartean hainbat saneamendu-lan egiteko Esparru Akordioa izenpetu zuten. Akordio haren arabera, bai Mendaroko bai Mijoako sanemanduak, beranduenez, 2011rako bukatuta egon behar ziren. Are gehiago, Mendaroko saneamendua 2003-2006 Esparru Akordioan ere aipatzen zen.

Alabaina, geroztik ez da ezer ere egin, Jaurlaritzak ez duelako bete lanok finantzatzeko hartu zuen konpromisoa, Mendarokoa %100ean eta Mijoakoa, berriz, %75ean. Zoritxarrez, horixe bera gertatu da beste hainbat saneamendu-proiekturekin, hala nola, Oikia, Andoaingo Ziako Erreka edota Pasai Donibanekoarekin.

Orain, berriz, proiektuak lizitatu dituen albistea iritsi zaigu. Arestian esan bezala, pozten gara, jakina, nahiz eta ez dugun txalorik joko. Gauzatuta ikusi arte beste hamar urtez itxoin behar ez izatea baino ez dugu desio.

INFORMAZIO OSAGARRIA

Gaur egun, Mendaroko ur zikinak Debara doaz, araztu gabe. Izan ere, URAk orain lizitatu duen proiektuaren helburua da zehaztea ur zikin horiek, gehi Altzolakoak, Elgoibarko Apraizko araztegira bideratzeko nolako hodiak eta ponpak behar diren.

Proiektuaren idazketaren aurrekontua 127.050 eurokoa da (gehi BEZa) eta aurkezteko epea, berriz, 8 hilabetekoa.

Mijoa errekak, berriz, garraiatzen dituen zikin guztiak itsasora isurtzen ditu, Saturraran ondoan. Saneamendu-proiektuaren idazketak 50.000 euroko aurrekontua du (gehi BEZa) eta aurkezteko epea, berriz, 4 hilabetekoa da.

EGUZKI, 2021eko otsaila

La entrada Urak Mendaroko eta Mutrikuko Mijoa errekako saneamendu-proiektuak lizitatu ditu… hamar urte beranduago! aparece primero en Eguzki Talde Ekologista.

atzera
Asteroko buletina

EMAN HARTURAKO:

Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545

OlatuKoop

Ekonomia sozial eraldatzailearen sareko kide da ARGIA (Bizi Baratzea). Informazio burujabetza helburu, egunerokoan gauzak egiteko beste modu batean sinesten dugu.

BIZI BARATZEAko edukiak kopiatu, moldatu, zabaldu eta argitaratzeko libre zara, beti ere, gure egiletza direla aitortzen baduzu eta baldintza beretan egiten baduzu.

gora