Bizi-baratzea

SORTU KONTUA
Eguzki euskal erakunde edo elkarte ekologista bat da, boluntarioek osatua. Boluntariook herriz herriko taldeetan aritzen dira. Halaber, talde hauek laguntzaile sare baten korapiloak dira. Eguzkik herri-erakunde izaera du. Hau da, ez dute ingurugiro alorreko profesionalek osatzen, herritar “arruntek” baizik. Bakoitzak bere ezagutza eta gaitasuna taldearen zerbitzura jartzen ditu, nahi edota ahal duen neurrian. Gehiago jakiteko. http://eguzki.org/quienes-somos/
2021-10-08 22:07

Tolosako apeaderoan irisgarritasuna hobetzeko lanak hasiko direla iragarri dute. Albiste ona litzateke baldin eta sekulako atzerapenarekin hasiko direla kontuan izango ez bagenu.

Nasatik trenera igotzeko eta trenetik nasara jaisteko zailtasuna eta, are gehiago, arriskua aspaldiko kontua dira, batez ere Brinkolako norabidean.

Irisgarrigarritasun- eta segurtasun-hobekuntza horiek aspalditik errebindikatu ditu Eguzkik. 2008tik aldian behin eskatu diegu bai Adifi baina Udalari lanak hasteko. Azken aldiz, 2019an, udal hauteskundeen bezperatan.

Zoritxarrez, orain arte ezer gutxi egin da.

Tolosako apeaderoa da Gipuzkoan gehien erabiltzen diren geltokietako bat, zehatz-mehatz, ranking-eko seigarrena. Egunero mila pertsona baino gehiagok erabiltzen dute.

Eta, hala ere, mugikortasun- zein irisgarritasun-gabezia larriak ditu.

Brinkola norabideko nasara iristeko 24 eskailera-maila igo behar dira.

Arrisku nagusia, berriz, nasa eta bagoiaren artean dagoen aldea da: 50 cm luze eta 40 gehiago altura. Gauzak horrela, trenera igotzea edo trenetik jaistea oso arriskutsua da, guztiz ezinezkoa ez bada, adineko pertsonentzat, elbarrientzat edota, adibidez, haurren karroekin edota erosketa-karroekin joaten direnentzat.

6 saltar para bajar TolosaAlde horretatik, Arartekok 2011n irisgarritasunari buruz egin zuen txostenean Tolosako apeaderoa IRITSIEZINA zela ondorioztatu zuen.

Beraz, ongi etorria izan bedi hain beharrezkoak diren lan hauek hasteko prozesua abiatu deneko iragarpena, baina arduradunak orain arte zein motel ibili diren ikusita eta Urnietako eta Andoaingo aurrekariak ikusita, beldur gara 2025era arte, behintzat, Tolosak ez duela apeadero seguru eta irisgarria izango.

EGUZKI, 2021ko urrian

La entrada Tolosako apeaderoan egin beharreko konponketak, gero eta atzerapen gehiago aparece primero en Eguzki Talde Ekologista.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.