Bizi-baratzea

SORTU KONTUA
Eguzki euskal erakunde edo elkarte ekologista bat da, boluntarioek osatua. Boluntariook herriz herriko taldeetan aritzen dira. Halaber, talde hauek laguntzaile sare baten korapiloak dira. Eguzkik herri-erakunde izaera du. Hau da, ez dute ingurugiro alorreko profesionalek osatzen, herritar “arruntek” baizik. Bakoitzak bere ezagutza eta gaitasuna taldearen zerbitzura jartzen ditu, nahi edota ahal duen neurrian. Gehiago jakiteko. http://eguzki.org/quienes-somos/
2021-12-28 20:19

RENFEren aldiriko trenen erabiltzaile gipuzkoarrok 2021a gogoratuko dugu zerbitzua hondoa jo zueneko urtea bezala. Askoz beherago, askoz okerrago, ezin.

Batez ere azken hiru hilabeteotan oso ohikoa da trenak garaiz ez iristea. Atzerapenak sarri hamar minutukoak izaten dira, baina hamabost edo hogei minutukoak ere ez dira arraroak.

Batzuetan, zerbitzuak bertan behera gelditzen dira. Horren ondorioz, atzerapenak areagotzeaz gain, bi zerbitzuen erabiltzaileok bakar batean metatzen gara. Egunotan ikusi ahal izan ditugun irudiak ez dira eredugarriak, ez, ditxosozko birusaren kutsadura-arriskua saihesteko.

renfe3Baina atzerapenak metatzeaz eta hainbat zerbitzu bertan behera uzteaz gaiz, informazioa falta da, pantaila eta teleadierazleek ez dute funtzionatzen, bat-batean itzalaldiak gertatzen dira…

Laburbilduz: Gipuzkoako RENFEn bada gaizki doan zerbait, oso-oso gaizki, eta horren ondorioz zerbitzuaren kalitatea gutxieneko historikoetara jaitsi da.

Glasgowko goi-bileran eta klima-larrialdiari aurre egiteko neurriak eztabaidatzen diren foro guztietan, garraio publikoa indartu egin behar dela nabarmentzen da. RENFEk, aldiz, kontrako bidea hartu du Gipuzkoan. Izan ere, zerbitzu hobea eman ordez, erabiltzaileoi era guztietako trabak jartzen dizkigu. Beraz, ez da harritzekoa askok beste garraiobide batzuetara jo behar izatea. Garraiobide horiek ez dira trena bezain ekologikoak, baina lan- eta ikas-zentroetara garaiz iristeko aukera ematen dute.

Gauzak horrela, herritarrak aldiriko tren-zerbitzuetan pairatzen ari diren egoera ikusita, Eguzkik Irun-Brinkola lineako udal guztiei zera eskatzen die: RENFEri modu formalean eska diezaiotela zerbitzua behingoz duintzeko eta orain dela ez gehiegi zuen kalitatea, behintzat, lehenbailehen berreskuratzeko.

Halaber, Espainiako Gobernuak Euskadiko Autonomia Erkidegoan duen ordezkari Denis Itxaso jaunari, RENFEk Gipuzkoan duen funtzionamenduaren arduraduna ere baden neurrian, zera eskatzen diogu:

1.       Azalpenak emateko aldiriko tren-zerbitzuak Gipuzkoan izan duen kalitate-galeraren gainean.

2.       Estatuaren Gobernuari errealitate horren berri emateko, neurriak har ditzan eta zerbitzuaren kalitatea lehenbailehen berreskura ditzan.

EGUZKI, 2021ko abenduan

La entrada RENFEren aldiriko zerbitzuetan bada gaizki edo oso gaizki doan zerbait aparece primero en Eguzki Talde Ekologista.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.