Asteroko buletina
Abendu lehorra, urte ugaritsua.

Bizi baratzearen plaza

Eguzki
Eguzki euskal erakunde edo elkarte ekologista bat da, boluntarioek osatua. Boluntariook herriz herriko taldeetan aritzen dira. Halaber, talde hauek laguntzaile sare baten korapiloak dira. Eguzkik herri-erakunde izaera du. Hau da, ez dute ingurugiro alorreko profesionalek osatzen, herritar “arruntek” baizik. Bakoitzak bere ezagutza eta gaitasuna taldearen zerbitzura jartzen ditu, nahi edota ahal duen neurrian. Gehiago jakiteko. http://eguzki.org/quienes-somos/

Proiektua gelditzea posible da oraindik Bolintxu bizirik. Supersur ez

2020-02-22 08:27

Bi urte igaro dira elkarteek eta partikularrek “Bolintxu Bizirik” Supersur handitzearen aurkako plataforma abian jarri zutenetik. Bi urte igaro dira obra honen aurrean dugun jarrera eta Bolintxu haranean duen eragina azaldu genuenetik, bailaran bertan, kaleetan, ikasgeletan, erakundeetan eta auzitegietan egindako ekintzen bidez.

 

Era berean, Bizkaiko Foru Aldundiak bi urtez defendatu du proiektua modu inkoherentean,eta albiste faltsuak sortzen. Unai Rementeria Ahaldun Nagusiaren eta Imanol Pradales Ekonomia eta Lurralde Garapeneko diputatuaren aldetik entzun behar izan dugu Bolintxu bailara ez zela ukituko, eta obra eremuan ingurumenean izango lukeen eragina ez zela oso garrantzitsua izango. Gaur egun, Seberetxe inguruko basoko eta landazabaleko 15 hektarea suntsitu dira, Europar Batasunaren Intereseko Habitatak barne, hala nola ibaiertzeko basoa. Proiektua geldiaraztea lortzen ez bada, urtebete baino gutxiagoan iritsiko da Bolintxuko haranera.

 Gaur egun, proiektua justifikatzea zaila da, are gehiago egindako inbertsio handiak justifikatu ahal izateko eskariaren estimazioan egindako aldaketen ondoren. 2005ean 41.000 ibilgailu egunean aurreikusten ziren; lehen tartea inauguratzean, inolako azalpenik gabe, 24.000 ibilgailura jaitsi zen aurreikuspena egunero. Aitzitik, 2018an, batez beste 12.000 ibilgailuk erabili zuten, eta hilabete batzuetan (urtarriletik martxora) ez zen eguneko 10.000 ibilgailura ere iritsi . Supersurrek ere ez du balio izan bere eraikuntzaren helburuetako bat lortzeko, alegia, A8an dauden auto ilaren arazoa konpontzeko. A8ren edozein erabiltzailek eman dezake horren fede.

polución Bilbo

Oraingoz, onuradun bakarrak esleipendun sustatzaile eta eraikitzaileak izango dira, diru publikoko 187 milioi poltsikoratuko baitituzte, eta horri obra eraikitzeko inbertitutako 821 milioi euroak gehitu beharko litzaizkioke.

 Eraikitzeagatik eta ustiatzeagatik pilatutako defizit ekonomikoari bi gai garrantzitsu gehitu behar zaizkio. Proiektuak auto pribatuaren erabilera bultzatzen du larrialdi klimatikoari buruzko eztabaida urgentziazkoa den une batean. Autoz egindako joan-etorriak dira berotegi-efektuko gasak isurtzeko bigarren arrazoia Euskal Autonomia Erkidegoan. Bestalde, proiektuak eragin handia du Pagasarri mendigunean, bereziki Bolintxu haranean. Bolintxu Pagasarriko Plan Berezian aitortutako enklabea da, eta Bilboko udalerrian balio natural eta ekologikoetan aberastasunik handiena duen gunea da.

Aldundiak egindako Ingurumenaren Gaineko Eraginari buruzko Azterlanak onartzen du, neurri zuzentzaileak aplikatu ondoren ere, garrantzitsuak direla proiektuak sortzen dituen afekzioak, batez ere errekaren uretan, haraneko drainatze-sarearen gainean, bai eta flora (haltzadiak, txilardiak, otadiak eta segarako landak) eta faunaren gainean ere (belatz handia, pinu-kaskabeltza, aztorea, haitz-enara, ur-satitsu ankazuria, basakatua, …).

 Egoera horri bailara zeharkatzen duten eguneko 12.000 ibilgailuek sortzen duten kutsadura akustikoa eta argi-kutsadura gehitu behar diogu. Urte kopuru handia igaro beharko da harana partzialki lehengoratzeko.

 Ingurumen eraginaren adierazpena 2017an iraungi zen, eta auzitegietan errekurritu zen 2018an. Gaur egun ez dugu emandako epairik, obrek aurrera jarraitzen duten bitartean, baita kautelazko geldialdia eskatu ondoren ere (2019). Denbora tarte labur batean prozesu atzeraezin batekin egin dezakegu topo, epaia eman aurretik.

 Plataformatik helarazi nahi dugu oraindik garaiz gaudela obra gelditzeko. Bolintxun eragindako kalteak ez dira atzeraezinak, bilbotarrek babestu eta defendatu behar dugun balio ekologikoaren inguruan duten kontzientziak gure alde jokatzen du. Gure adinekoen ondarea da; XX. mende hasieratik ezagutu eta gozatu zuten, eta beren eragin ederra transmititu zieten ondorengo belaunaldiei, gaur arte.

Horregatik eskatzen dizuegu otsailaren 29an, larunbata, 18: 30ean Bilboko Arriagatik aterako den manifestazioarekin bat egin dezazuen.

Supersur Hantzearen kontrako Plataforma

 

 

La entrada Proiektua gelditzea posible da oraindik Bolintxu bizirik. Supersur ez aparece primero en Eguzki Talde Ekologista.

atzera
Asteroko buletina

EMAN HARTURAKO:

Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545

OlatuKoop

Ekonomia sozial eraldatzailearen sareko kide da ARGIA (Bizi Baratzea). Informazio burujabetza helburu, egunerokoan gauzak egiteko beste modu batean sinesten dugu.

BIZI BARATZEAko edukiak kopiatu, moldatu, zabaldu eta argitaratzeko libre zara, beti ere, gure egiletza direla aitortzen baduzu eta baldintza beretan egiten baduzu.

gora