Eguzki euskal erakunde edo elkarte ekologista bat da, boluntarioek osatua. Boluntariook herriz herriko taldeetan aritzen dira. Halaber, talde hauek laguntzaile sare baten korapiloak dira. Eguzkik herri-erakunde izaera du. Hau da, ez dute ingurugiro alorreko profesionalek osatzen, herritar “arruntek” baizik. Bakoitzak bere ezagutza eta gaitasuna taldearen zerbitzura jartzen ditu, nahi edota ahal duen neurrian.
Gehiago jakiteko. http://eguzki.org/quienes-somos/
Oso erantzun ona izan du gaur Zaldunbordan Hondarribia Village salatzeko egin dugun bisita gidatuak
2020-01-12 21:54
Eguzkik eta Bidasoaldeko Lagunek antolatuta, bisita gidatua izan da gaur goizean Hondarribiko Udalak Zaldunbordan eraiki nahi duen merkataritza-zentro berriak suntsituko lukeen parajera.
Parte-hartzaileek proiektuen ezaugarriak, dagoeneko egin diren txikizioak eta oroz gain parajearen balio naturalak bertatik bertara ezagutu ahal izan dituzte. Kontuan izan behar da Zaldunborda Jaizkibel, Jaitzubia-Txingudi eta Aiako Harria bitartean dagoela, hau da, Natura 2000 Sareko hiru espazioren bitartean. Hortaz, konektibitate aldetik berebiziko garrantzia du.
Lanak legez kanpo hasi ziren eta une honetan geldituta daude. Hondarribiko udal gobernua tematuta dago, baina oposizio handia da. Proiektua gelditu daiteke eta, hain justu, horixe izan da gaur zabaldu den mezua.
Ekologistok gaurko bisita antolatu dugu Hondarribia Village salatzeko hainbat sektoretatik egiten ari den kanpainari ekarpen gisa.
Ekonomia sozial eraldatzailearen sareko kide da ARGIA (Bizi Baratzea). Informazio burujabetza helburu, egunerokoan gauzak egiteko beste modu batean sinesten dugu.
BIZI BARATZEAko edukiak kopiatu, moldatu, zabaldu eta argitaratzeko libre zara, beti ere, gure egiletza direla aitortzen baduzu eta baldintza beretan egiten baduzu.