Bizi-baratzea

SORTU KONTUA
Eguzki euskal erakunde edo elkarte ekologista bat da, boluntarioek osatua. Boluntariook herriz herriko taldeetan aritzen dira. Halaber, talde hauek laguntzaile sare baten korapiloak dira. Eguzkik herri-erakunde izaera du. Hau da, ez dute ingurugiro alorreko profesionalek osatzen, herritar “arruntek” baizik. Bakoitzak bere ezagutza eta gaitasuna taldearen zerbitzura jartzen ditu, nahi edota ahal duen neurrian. Gehiago jakiteko. http://eguzki.org/quienes-somos/
2020-05-11 22:30

Urgull, ?€śGaztelua?€ť, harribitxi geologiko eta altxor historiko bat izateaz gain, berdegune bakanetakoa da Alde Zaharreko, Groseko eta Erdialdeko hainbat donostiarrentzat. Nahikoa da bere aldapa igotzea trafikotik, zaratatik eta kaleko joan-etorrietatik urruntzeko eta, horrela, inguru natural, osasungarri eta lasai batean paseatzeko. Bista ezin hobeekin, gainera.

Baina 21:00ak arte bakarrik. Zergatik 21:00ak arte bakarrik baldin eta ordu horretan oraindik egungo argia badago? Eta baldin eta 70 urte arteko helduek 20:00ak arte ezin badute etxetik atera kirola egiteko edo paseatzeko? Ikus bideoa;

https://www.youtube.com/watch?v=RBb7bJY5w4g

Hamaika pertsona dira Urgulletik jaitsi, atea itxita aurkitu eta ateratzeko sekulako buelta egin behar izan dutenak. Urgull ixten da oraindik egungo argia dagoenean; izan ere, ixten da oraindik udal argiteria pizteko beharrik izan ez denean. Inork ezin du ulertu deskonfinamendu-aldian eta mugikortasuna nabarmen murriztuta dagoen honetan, zergatik herritarrei espazio publikoa erabiltzea eta gozatzea eragozten zaien. Are gehiago, beste gune eta hiri batzuetan espazio publikoa zabaltzeko eta handitzeko neurriak hartzen ari direnean, Donostiako Udalak Urgullen kontrako norabidea hartzen du.

Alkateak ?€śmalgutasuna?€ť aipatzen du ostalariek terrazekin espazio publiko gehiago okupatu dezaten. Baina ez du malgutasun eta sentsibilitate bera erakusten Urgullez gozatu nahi duten herritarrekiko.

Eguzkitik Donostiako Udalari eskatu nahi diogu Urgull ez ixteko, oraindik egungo argia dagoen bitartean. Deskonfinamenduaren iraupena alde batera utzita ere, egungo argia dagoen bitartean Urgull irekita mantendu behar dela uste du Eguzkik. Ehunka pertsona joaten dira Urgullera maiatz eta abuztu bitartean eguzkia nola ezkutatzen den ikustera eta bertako bideetatik paseatzera. Pertsona horiek ez dute merezi Urgulletik atera ahal izateko itzulinguru handi bat eman behar izatearen zigorra.

Espazio publikoarekin malgutasuna? Bai, Urgulletik hasita.

Donostiako EGUZKI, 2020ko maiatzean

La entrada Oraindik egungo argia dagoenean, Urgull ez ixteko eskatu du Eguzkik aparece primero en Eguzki Talde Ekologista.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.