Asteroko buletina
Izotzileko elurra, burnia; otsailekoa, altzairua; martxokoa, harria; apirilekoa, lurra; eta maiatzekoa, gazura.

Bizi baratzearen plaza

Eguzki
Eguzki euskal erakunde edo elkarte ekologista bat da, boluntarioek osatua. Boluntariook herriz herriko taldeetan aritzen dira. Halaber, talde hauek laguntzaile sare baten korapiloak dira. Eguzkik herri-erakunde izaera du. Hau da, ez dute ingurugiro alorreko profesionalek osatzen, herritar “arruntek” baizik. Bakoitzak bere ezagutza eta gaitasuna taldearen zerbitzura jartzen ditu, nahi edota ahal duen neurrian. Gehiago jakiteko. http://eguzki.org/quienes-somos/

Orain Ardura: AHTren dirua, krisiaren ondorioak arintzeko

2020-05-27 00:14

Atzo aurkeztu zen Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean Orain Ardura ekimena. Ekimen honen helburua da eskatzea Abiadura Handiko Trenaren lanak bertan behera utz ditzatela eta horrela aurreztutako dirua pandemiak eragindako krisiaren ondorioak  arintzera bidera dezatela. Alegia, dirutza hori bidera dezatela trenbide arruntean inbertsioak egitera, osasun- eta gizarte-zerbitzuak hobetzera, pentsioetara, diru-sarrerarik gabe geratu diren pertsonen egoera arintzera eta abarretara. Izan ere, gauzak nola dauden ikusita, den-dena beharko da eta.

Ekimen honek dagoeneko dozenaka talderen babesa lortu du.

Hona hemen, Iruñeko aurkezpenean grabatutako bideo bat:

https://www.youtube.com/watch?v=jC5Wb5mIL4c

Orain Ardurari buruzko informazio guztia, sinatzaileen zerrenda eta manifestua barne, honako esteka honetan aurkituko duzu:

Eguzkik espresuki irakurtzera eta babestera bultzatzen zaituen manifestua barne, hemen aurki dezakezue:

https://orainardura.wordpress.com/

Eguzkik espresuki animatzen zaitu sartzera, manifestua irakurtzera eta zeure egitera.

Ekimena lau hiriburuetan aurkeztu zen aldi berean. Irudi hau Iruñean ateratakoa da.

Ekimena lau hiriburuetan aurkeztu zen aldi berean. Irudi hau Iruñean ateratakoa da.

 

La entrada Orain Ardura: AHTren dirua, krisiaren ondorioak arintzeko aparece primero en Eguzki Talde Ekologista.

atzera
Asteroko buletina

EMAN HARTURAKO:

Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545

OlatuKoop

Ekonomia sozial eraldatzailearen sareko kide da ARGIA (Bizi Baratzea). Informazio burujabetza helburu, egunerokoan gauzak egiteko beste modu batean sinesten dugu.

BIZI BARATZEAko edukiak kopiatu, moldatu, zabaldu eta argitaratzeko libre zara, beti ere, gure egiletza direla aitortzen baduzu eta baldintza beretan egiten baduzu.

gora