Bizi-baratzea

SORTU KONTUA
Eguzki euskal erakunde edo elkarte ekologista bat da, boluntarioek osatua. Boluntariook herriz herriko taldeetan aritzen dira. Halaber, talde hauek laguntzaile sare baten korapiloak dira. Eguzkik herri-erakunde izaera du. Hau da, ez dute ingurugiro alorreko profesionalek osatzen, herritar “arruntek” baizik. Bakoitzak bere ezagutza eta gaitasuna taldearen zerbitzura jartzen ditu, nahi edota ahal duen neurrian. Gehiago jakiteko. http://eguzki.org/quienes-somos/
2021-04-18 02:10
Horretarako egin beharreko aldaketa egungo zuzendaritzarekin posible ez dela uste duenez Arantxa Ariztimuņoren dimisioa ere eskatu du.

Konzentrazioan Naturkoneko kide diren eragileek aldarrikapena ezberdinak izan dituzte kontuan: eukaliptoen landaketak, natur ingurunearen okupazioa ( Antonndegiko Windsurf Park); Aralarko pistak…

Hona oso-osorik plazaratutako prentsa oharra:

Lurraren eguna 2021: GIPUZKOAKO ALDUNDIARI ESKAERA BIODIBERTSITATEAREN ALDE EGIN DEZAN

Azken urteotan, gure natur ingurunearekiko eta bioaniztasunarekiko erabateko erasoa eta mehatxua bizi dugu. Gipuzkoako Foru Aldundiak uko egin dio natur kontserbazioa kudeatzeari, eremu naturalen ustiapena lehenetsiz. Krisi ekologiko globalean  murgilduta, klima larrialdiaren egoera izendatu zuen Eusko Jaurlaritzak 2019an, baina Aldundiak ez dio erantzun nahi begi bistan dugun behialako arazoari: gure mendi eta ibaien gehiegizko ustiapena eta horren ondorioa diren ekosistemen degradazioa eta basa espezieen galera azkarra.

Mendietako eta Natur Inguruneko Zuzendaritzaren erantzukizuna

Aurreko legealditik, Arantxa Ariztimuņo da Zuzendari Nagusia, Markel Olano diputatu nagusiaren babespean. Badakigu ez duela natur kontserbazioa maite, aurreko legealditik erakutsi digu lehen sektoreko jardueren mesedetan kudeatu nahi duela landa-eremua, horrek bioaniztasunarentzat dakarren arriskuarekin.

Bideo ikusteko klikatu irudian bertan.

Bideo ikusteko klikatu irudian bertan.

Hala, gure paisaiaren erabateko aldaketa ari gara ikusten. Pinuaren izurriteak medio, egur-landaketen azalera handiak moztu dira, milaka tonako lurren galera eraginez. Gipuzkoako basoak (hariztiak, pagadiak, artadiak,?€?)  ia guztiz desagertu direnean, inoizko abagunerik onena daukagu basogintzari buruz hausnartzeko, hazkuntza azkarreko espezieen monolaborantzan oinarritutako eredu intentsiboa baztertu eta bertako basoak berreskuratzea ahalbidetuko lukeen ereduari bide egiteko. Aldiz, Aldundiak eta egurraren sektoreak ez dute eztabaida hau bideratu nahi.

Aralarko Parke Naturala (Natura 2000 Sarean babestua) bezalako eremuen kudeaketa ere, hizpide izan dugu azken urteotan: bertan eraikitako pistekin baso eta larre horien natur ondarearekiko mespretxua erakutsi baitu Aldundiak. Artzain profesionalen aldeko aldarri faltsuak erabilita, eta Enirio-Aralar mankomunitatean  onartutako araudiari bizkar emanda bizi nahi dutenak babestuz, aisialdiko abeltzaintzaren mesedetan ari da Aldundia, gizartean jasanezina den tentsioa eraginez.

Lehen sektoreko jarduera guztiak diru publikoz bideratzen dira. Aldundiak uko egin dio eztabaida publikoari; hau da, jarduera hauen eraginak saihestuz, bestelako nekazaritza-, abeltzaintza- edo basogintza-ereduak bideratzeko ekoizle eta kontsumitzaileen artean ezinbestekoa den elkarrizketa errazteari. Hau guztia baserritarren mesedetan balitz, hainbestean. Baina, ikusi besterik ez dago gure baserrien gainbehera kaltetuenak eurak direla ondorioztatzeko.

Aldundian_biodibertsitatearen_alde_ 2_20210417

Eremu babestuen eta espezieen kudeaketa eza.

Natur kontserbazioko arauei eta nazioarteko legezko konpromisoei muzin egiten die Ariztimuņok, egungo ezagutza eta pentsamenduei dagokien kudeaketa-ereduari muzin eginez: espezie mehatxatuen populazioak handitzeko, aurrekontu eta teknikoen lantalde duinekin, Natura 2000 Sareko natura guneak aktiboki kudeatzeko, mendi publikoak babesteko, natur kontserbazioa planifikatu eta gauzatzeko (bertako basoak berreskuratuz, ehiza eta arrantzaren intentsitatea murriztuz etabar), baserritarren jarduerak bioaniztasunaren zaintzarekin uztartzeko, ingurumenaren aurkako diru-laguntzak kentzeko, landa-eremuko tradizionalismo faltsutik ihes egiteko, etabar. Funtsean, lehen sektorea modernizatu eta bioaniztasuna berreskuratzeko.

Lurraren eguna ospatzen den egunean, aldundiari eskatzen diogu bete ditzala bere ardurak, naturaren ustiapena natur kontserbazioarekin bateragarri egiteko politikak diseinatu eta gauzatu ditzala. Naturkonek, Gipuzkoako natur talde eta ekologistak biltzen dituen elkarteak, sorreratik egin ditu bide horri ekiteko proposamenak, eta hemen gaude, berriz ere,  elkarlanerako prestutasuna erakusteko. Horren adibide dira parte-hartze organoetan egiten ditugun ekarpenak (Natur parkeetako Patronatuetan, Udaletako mahaietan etabar), baina gure eskumenak edo funtzioak ukatzen zaizkigu edota, besterik gabe, mahai horiek ez dira biltzen (askotan eskatu dugun Bioaniztasunaren Mahaia, kasu).

Honengatik guztiarengatik, Gipuzkoako Aldundiari eskatzen diogu herritarren eskariei entzungor egiteari utzi eta ireki ditzala ateak, behingoz, guztiona den ondare naturalaren eta bioaniztasunaren defentsari ekiteko. Azken batean, legez emana zaion erantzukizuna da. Ondorioz, eta Gipuzkoako ondare naturalak eta bioaniztasunak bizi dituzten mehatxuen aurrean, Markel Olanori eskatzen diogu Arantxa Ariztimuņo bere kargutik ken dezala natur ondarearen ustiapena eta kontserbazioa bateragarriak egiteko gaitasuna duen zuzendaritza osatzeko.

NATURKON Donostian, 2021ko apirilaren 17an.

Naturkonen partaide gara:

Logoak naturkon 2021-02-09

La entrada Naturkonek bioaniztasunaren alde egite eskatu dio Aldundiari aparece primero en Eguzki Talde Ekologista.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.