Bizi-baratzea

SORTU KONTUA
Eguzki euskal erakunde edo elkarte ekologista bat da, boluntarioek osatua. Boluntariook herriz herriko taldeetan aritzen dira. Halaber, talde hauek laguntzaile sare baten korapiloak dira. Eguzkik herri-erakunde izaera du. Hau da, ez dute ingurugiro alorreko profesionalek osatzen, herritar “arruntek” baizik. Bakoitzak bere ezagutza eta gaitasuna taldearen zerbitzura jartzen ditu, nahi edota ahal duen neurrian. Gehiago jakiteko. http://eguzki.org/quienes-somos/
2021-03-27 21:01

Martxa polita, benetan, gaur goizean, Erraustegiaren Aurkako Mugimenduak deituta, Lasarteko Okendo plazatik Zubietako erraustegiraino bertaraino iritsi dena. Oraingo honetan mobilizazioaren helburua izan da salatzea hemendik aurrera hiri-hondakinak ez ezik hondakin industrialak ere erre nahi dituztela.

Hona hemen bideo pare bat:

https://youtu.be/32XIR-70AwI

https://youtu.be/CeuXXbDl-hI

Hemen, berriz, martxaren bukaeran irakurri diren testuak, biak ala biak oso adierazgarriak: bata erraustegia eta agintariak salatzeko, bestea herritarrak animatzeko ondo egitera eta nork bere herriko agintariei ondo egin dezaten esijitzera.

ERRAUSTEGIA BERA ETA HAREN BULTZATZAILEAK SALATZEKO TESTUA

Lagunok, ongi etorriak Zubietako protesta honetara. Mila esker, Errausketaren Aurkako Mugimendua osatzen dugun talde eta pertsona guztien izenean.

?€śUstelak lurpera! Bizitza da handiena!?€ť

?€śHondakinak erraustea krimena da, gure eta gure ondorengoen osasunari egindako krimena, ingurumena kutsatzen duen krimena, jadanik zoratuta daukagun klimaren kontrako krimena, urte askotarako alferrik zorpetzen gaituen krimena?€ť.

?€śAstakeria da hondakinak erraustea, badagoenean erraustea baino alternatiba hobe, garbiago eta merkeagorik?€ť.

Lagunok?€? Mila aldiz errepikatu ditugu argudio horiek eta gehiago. Alternatiba hobeak daudela demostratu ere egin dugu. Eta hala ere, hemen gaude berriro argudio horiek berriro aldarrikatzeko eta gobernatzen gaituen elite politiko eta enpresarialaren ustelkeria salatzeko.

erraus2Hemen, Zubietako mendi honetan.. hemen ez dago ez Ingurumen Zentrorik, ez sostenibilitate asmorik, ez klimaren ardurarik?€? eta ezta herritarren hondakinak gutxitu, berrerabili, birziklatu eta kudeatzeko asmorik. Gipuzkoako agintari ustelek orain ?€“Zubietako desastre hau martxan jarri ondoren?€“ ?€śiraunkortasuna?€ť, ?€śekonomia zirkularra?€ť, ?€śklimaren iraultza?€ť eta antzeko hitz horiek berentzako hartu eta erabiltzen dituzten arren?€? hemen dagoena da betiko enpresa handiek martxan jarritako plan bat, haien sozio diren politikariekin bat eginda.

Hemen ikus dezakegu gure gizartea eta ekonomia beti bezala ?€“alegia, gaizki?€“ kudeatzeko sistemaren ?€śdemo?€ť bat, adibide bat, herritarrei esaten diena?€? ?€śzuek segi kutsatzen, ez kezkatu ondorioez, farre egin herritarren osasunaren kezka horiei, ez begiratu ondorengoei uzten diegun kutsadurei, gaixotasunei eta zor ekonomiko handiei?€ť?€?

Gure agintari eta enpresaburu horiek herritarrak engainatu nahi dituzte beren komunikabide pribatu eta publiko handiekin errealitatea manipulatuz?€? Ez zuten ikasi 2008ko krisiarekin?€? eta ez dute ikasi nahi 2020-21eko COVID pandemiarekin.

Errausketaren aurka ari garenok aspaldi salatu genuen Zubietako erraustegia egiteko erabakia ez zutela hartzen hiri hondakinak kudeatzeko. Eta behin eta berriro ari dira demostratzen. Azken albistea entzun duzue, lotsarik gabe anuntziatu dute: ez bakarrik hiri hondakinak, baita hondakin industrialak ere erre nahi dituzte hemen. Ez dute lotsarik lehen esandako hitza jan eta orain aldrebeskoa defenditzeko.

erraus3Ez dute ikasi Zaldibarko desastrearekin! Segi hondakinak kontrolik gabe sortzen, segi horiek zabortegietan pilatzen?€? eta segi erretzen. Bai, lehendik ere ari baitira hondakin industrialak erretzen hementxe bertan: gain honetatik ia ikus daiteke Ańorgako Cementos Rezola, hor urteak daramatzate.

Eta zein kontrolekin erretzen dute? Nork kontrolatuta? Zein babes neurrirekin? Herritarroi zer kontatzen digute hor erretzen diren materialez eta sortzen dituzten kutsadurez? Non daude emisioen neurketak? Arkaitzerrekako isurketa pozoitsua Zubietako eta Usurbilgo herritarrek salatu ez balute, Asensiok eta Markel Olanok aipatu ere ez ziguten egingo.

Gipuzkoako instituzioetan azken 40 urteotan ?€“4 urteko etenaldi laburra kenduta?€“ beti agindu duten politikariek hondakinen kudeaketa utzi dute multinazional pribatu handien eskuetan, hauek gero azpi-kontratei ematen dizkiete lanak zatika?€? eta agintari politikoek begiak ixten dituzte?€? dena talde bereko otso nahasiak direlako.

Lagunok, hona hemen Zubieta, mundu mailan ingelesez ?€śSacrifice zone?€ť deitzen duten bat, paraje zoragarri bat txirtxilatua izatera kondenatua?€? multinazionalek eta agintari ustelek muntatutako negozioek hemendik urruti etekin ekonomikoak eman ditzaten.

Hemendik, Zubieta sakrifikatu honetatik?€? dei egiten diegu Gipuzkoako agintari nagusiei:

- Gelditu ezazue Erraustegi kriminal hau

- Zabaldu itzazue Gipuzkoa osora hondakinak ondo kudeatzeko sistemak

- Errespetatu itzazue gaurko eta biharko herritarren osasun eta ongizate eskubideak.

erraus4

HERRITAR GUZTIEI ZUZENDUTAKO TESTUA

Errausketaren Aurkako Mugimendua osatzen dugun emakume eta gizonok mezu bat daukagu Gipuzkoako herritar guztientzako: Ez da etsitzeko garaia! Eutsi eta aurre egiteko garaia da!

Egia da motiboak dauzkagula desanimatu eta etsitzeko. Ez ditugu hemen banan bana aipatuko gaurko eguna eta etorkizuna ilun ikusteko dauzkagun motiboak. COVID pandemiak, gainera, asko okertu dizkigu gauzak, bai eguneroko bizimoduan, bai gure artean harremanak normaltasunez mantentzeko ezintasunean, bai gure lanbide eta lanpostuen arriskuetan?€?

Zehazki gu hona ekarri gaituen arazoari dagokionez, hondakinen kudeaketa eta erraustegia, zaborraren industriak COVID pandemia hau ere aprobetxatu du zabor gehiago sortzeko, berrerabiltze eta birziklatzean atzera egiteko, lehen baino are hondakin gehiago bidaltzeko erretzera.

erraus5Alabaina, amore ematen badugu?€? ez dira arazoak hobetuko. Hondakinen kudeaketan egiten ari diren desastreari ez-ikusia egiten badiogu?€? gauzak are gehiago okertuko dira. Zeren eta Zaldibar bezalako desastre gehiago gertatuko dira, ez baldin badira hondakinen arazoan gauzak erabat diferente egiten.

Horregatik hemendik, Zubietako erraustegi ustel honen ataritik?€?gure esker ona aitortzen diegu Gipuzkoa osoan beren hondakinak ondo kudeatzen saiatzen diren herritar, udalerri eta mankomunitateei. Eutsi bide horri!

Bestetik, oraindik gaizki ari diren herritar, udalerri eta mankomunitateei?€? hona gure dei larria: garaia da nork bere hondakinen ardura bere gain har dezan. Ez izan lotsagabe, ez geratu lotsagarri!

Gipuzkoako herritarrok: eskatu zuen udalerri eta mankomunitateei hondakinak ondo kudeatzea eta zuen hondakinik ez bidaltzea Zubietako Erraustegira. Ez elikatu erraustegi munstro hau!

Gure umeak eta gure umeen umeak dauzkagu begira. Guk gaizki egindako gauza bakoitzaren ondorioak haiek nozituko dituzte: haiek pagatu beharko dituzte gure zorrak, haien osasunak sufrituko ditu gure zabarkeriak eragindako gaixotasunak, haiek bizi beharko dute klima gero eta zoratuago baten hondamendiak sufrituz.

Zorionez, badago alternatiba. Denon artean, bakoitzak bere puska eginez, lortuko dugu.

IMG-20210327-WA0007

La entrada Martxa Zubietako erraustegira: ?€śEz dute ikasi Zaldibarko desastrearekin?€ť aparece primero en Eguzki Talde Ekologista.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.