Asteroko buletina
Kukuak erromako zubian jotzen du amabirjina martxokoz.

Bizi baratzearen plaza

Eguzki
Eguzki euskal erakunde edo elkarte ekologista bat da, boluntarioek osatua. Boluntariook herriz herriko taldeetan aritzen dira. Halaber, talde hauek laguntzaile sare baten korapiloak dira. Eguzkik herri-erakunde izaera du. Hau da, ez dute ingurugiro alorreko profesionalek osatzen, herritar “arruntek” baizik. Bakoitzak bere ezagutza eta gaitasuna taldearen zerbitzura jartzen ditu, nahi edota ahal duen neurrian. Gehiago jakiteko. http://eguzki.org/quienes-somos/

Manifestuari atxikimendua. Hurrats bat gehiago Nafarroa Elikadura burujabetzarantz eraikitzen.

2023-01-24 22:46

Agro-ekologiako eta Elikadura-burujabetzako kolektiboek, talde feministek, entitate ekoizleek, GKEek, kontsumo-ekimenek eta lurraldearen defentsaren aldeko ekimenek jorratutako prozesu baten ondorioz, Nafarroan Elikadura Burujabetzaren aldeko Manifestua siñatu zen.

Nekazaritza-ereduen, abeltzaintza intentsiboaren, estentsiboaren eta elikaduraren artean gizartean eztabaida handia dagoen une honetan, Manifestu honek beharrezko jarduera-gakoak proposatzen ditu nekazaritzako elikadura-sistema berri bat eraikitzeko. Sistema hori agro-ekologian, Elikadura-burujabetza eta ekonomia jasangarri, solidario, kooperatibo eta feministan oinarrituko da, aniztasunean eta landa-eremu bizi baten alde egingo duen gizarte batean.

Manifestu hau administrazio publikotan eragiteko tresna bat izan nahi du, Nafarroan Elikadura-burujabetza lortzeko bidean.

Tokiko erakunde, kolektibo, udal, kontsumo talde, elkarte edo pertsona fisiko bat bezala,  manifestuari zure babesa ematea funtsezkoa da manifestu hau eragin politikoko tresna bihurtu dadin.

Manifestuarekiko atxikimendua, Elikadura burujabetzarako beste urrats bat Nafarroan.

https://mugarikgabenafarroa.org/firma-el-manifiesto-manifestua-sinatu/

 

La entrada Manifestuari atxikimendua. Hurrats bat gehiago Nafarroa Elikadura burujabetzarantz eraikitzen. aparece primero en Eguzki Talde Ekologista.

atzera
Asteroko buletina

EMAN HARTURAKO:

Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545

OlatuKoop

Ekonomia sozial eraldatzailearen sareko kide da ARGIA (Bizi Baratzea). Informazio burujabetza helburu, egunerokoan gauzak egiteko beste modu batean sinesten dugu.

BIZI BARATZEAko edukiak kopiatu, moldatu, zabaldu eta argitaratzeko libre zara, beti ere, gure egiletza direla aitortzen baduzu eta baldintza beretan egiten baduzu.

gora