Izan ilzahar, izan ilberri, emaiozu hazia eguraldi onari

Bizi-baratzea

SORTU KONTUA
Eguzki euskal erakunde edo elkarte ekologista bat da, boluntarioek osatua. Boluntariook herriz herriko taldeetan aritzen dira. Halaber, talde hauek laguntzaile sare baten korapiloak dira. Eguzkik herri-erakunde izaera du. Hau da, ez dute ingurugiro alorreko profesionalek osatzen, herritar “arruntek” baizik. Bakoitzak bere ezagutza eta gaitasuna taldearen zerbitzura jartzen ditu, nahi edota ahal duen neurrian. Gehiago jakiteko. http://eguzki.org/quienes-somos/
2019-05-05 02:12

Manifestazio ederra egin zen atzo arratsaldean Donostian ?Hiria salgai? lemapean, Udalak darabiltzan hirigintza-politikak salatzeko. Donostia Defendatuz koordinadorak antolatuta, berrogei bat elkarteren sustegua zuen, tartean Eguzkirena. Hona hemen manifestazio bukaeran irakurritako manifestua?

Arratsaldeon! Gaur hainbat herri mugimendu eta izaera ezberdineko borroka txikiren ordezkaritza zabala bildu gara hemen, helburu komun batekin: Donostiako udalaren kudeaketa txarra ozenki salatzea.

Udaletxearen erabaki politikoak interes ekonomiko handien, lobbyen eta enpresen aginduetara hartuak dira hiriarentzat erabakiorrak diren auzietan: hala nola, garraio ereduan, kontsumo eta merkataritza ereduan, turismo ereduan, hondakinen kudeaketa ereduan, hirigintza ereduan. Bai, lagunak, milioi askotako kostua duten azpiegitura-lan handiez ari gara, Donostiako Metroaren pasabidea kasu. Errauskailu handi batez ari gara, etorkizunean elikatu beharko dena. ?Belartza 2? bezalako merkatal-gune erraldoiak eraikitzeaz ari gara. Gure kaleen eta auzoen turistifikazioaz eta gentrifikazioaz ari gara.

Modu ezkutuan eta herritarren kontroletik kanpo dauden erakunde faktikoen bidez, gure hiria era nabarmenean eta itzulezinean aldatzen ari diren hirigintzako jarduerak bultzatzen ditu udal-gobernuak. Donostia geroz eta gehiago jende aberatsei eta eliteei begirako parke tematiko batean, multinazionalei eta frankiziei begirako hiri batean bihurtzen ari da. Urte gutxiren buruan Donostiak bere nortasuna eta singulartasuna galdurik ez da munduko beste edozein hiri turistikorengandik desberdinduko.

Proiektu faraonikoetan udal-fondoak xahutu ondoren, Udaletxeak finantza-iturriak lortzearren hiria bera salgai jartzen du: politika horren ordaina dira ?pelotazo? urbanistikoak, lurren errekalifikazioak, eta bazkide susmagarriekin egin ohi dituen hirigintzako operazio kontaezinak. Hau da, Udalak hiriko ondare naturala, arkitektonikoa eta historikoa, soziala eta kulturala hondatzera daramaten erabakiak hartzen ditu finantzazio-iturri miserable baten truke. Hiria zatika eta merke saltzen ari dira, herritarrak horren aurka aritzeko biderik ezean mutu gelditzen garelarik gehienetan.

dd1Udalaren erabaki horiek guztiek eragin sozial larria daukate bestalde, jendartearen ikuspegitik berdintasuna eta justizia sustatzetik oso urrun baitaude. Herritarren benetako beharrei erantzuteko inongo politikarik ez dagoela salatzen dugu gainera, Donostian nabarmenki gazteei bizitzea eragozten dien espekulazioari aurre egiteko eta etxebizitza eskubidea bermatze aldera adibidez.

Lurra eta naturguneak txikitzen ari direla salatzen dugu, azken hilabeteotan hiriko kaleetan 1000 zuhaitzetik gora bota dituzten bezalaxe. Udalak klima aldaketaren inguruko estrategia arranditsuak sinatzen ditu gero, bere jardueraren ildo nagusiak kontrako norabidean doazen bitartean.

Hori denagatik, udalaren kudeaketarekin ados ez gauden herritarren ahotsa entzunarazteko eta mobilizatuta gaudela erakusteko atera gara kalera. Hiri-ereduaren auzian herritarrek erabakitzeko aukera izan  dezagun eta partehartze politiko handiagoa izan dezagun aldarrikatzen jarraitu behar dugu.

Donostia sozial, partehartzaile eta benetan jasangarri bat nahi dugu, bizilagunen beharrak lehenetsiko dituzten politikak bultzatuz eta hiria enpresa handiei eta turistei begira salgai jartzen dituztenak errefusatuz.

Gure auzoak eta jendeak, merkataritza txikia, ondare naturala, kulturala, historikoa eta aniztasuna zainduko dituen hiri-eredu bat nahi dugu. Herritarrengandik eta herritarrentzako eraikiko dena.

Gaurkoa ibilbide luze baten hasiera da. Datozen hauteskundeak direla eta, herritarren aldarrikapenen aurrean entzungorrarena  egin ohi duten horiek molesta daitezela nahi dugu. DONOSTIA DEFENDATUZ koordinakundeak gonbitea egiten dizuegu partehartzen jarraitzeko, gero eta kritikoago izateko  eta ekintza ildo berriak zabaltzeko gure helburu komunaren alde:

DONOSTIA EZ DAGO SALGAI! DEFENDA DEZAGUN!

La entrada Manifestazio ederra, Donostia Defendatuz aparece primero en Eguzki Talde Ekologista.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.