Asteroko buletina
Sasoi guztietan behatzaile izaten saiatu. Baratzeak zuri erakusteko zerbait berria eta zoragarria du egunero

Bizi baratzearen plaza

Eguzki
Eguzki euskal erakunde edo elkarte ekologista bat da, boluntarioek osatua. Boluntariook herriz herriko taldeetan aritzen dira. Halaber, talde hauek laguntzaile sare baten korapiloak dira. Eguzkik herri-erakunde izaera du. Hau da, ez dute ingurugiro alorreko profesionalek osatzen, herritar “arruntek” baizik. Bakoitzak bere ezagutza eta gaitasuna taldearen zerbitzura jartzen ditu, nahi edota ahal duen neurrian. Gehiago jakiteko. http://eguzki.org/quienes-somos/

Manifestazio antitaurinoa larunbatean, Bilboko Aste Nagusian

2019-08-22 11:08

Zezenketen Aurkako eta Animalien Aldeko Bizkaiko Elkarteak aurten ere Aste Nagusiko zezenketak salatzeko manifestazioa antolatu du. Hitzordua larunbatean izango da, 17:00etan, Ametzola plazan.

Elkarteak berretsi du animaliak hil arte torturatzea, espektakulu bihurtuta, ez dela zilegi, eta salatu astakeria hori, gainera, diru publikoarekin egiten dela. Vista Alegre zeharo defizitarioa da, besteak beste, gero eta jende gutxiago joaten delako. Aurten ere eserleku gehienak hutsik ikusi ahal izan dira, sarrera pilo bat doan banatzen den arren.

Aurten ere eserleku gehienak hutsik.

Aurten ere eserleku gehienak hutsik.

Elkarteak zezenplaza botatzeko eta horren ordez auzoa biziberritzea ahalbidetuko lukeen proiektu bat ere aurkeztu du.

Informazio gehiago: http://www.colectivoantitaurino.org/noticias/otra-aste-nagusia-sangrienta/

La entrada Manifestazio antitaurinoa larunbatean, Bilboko Aste Nagusian aparece primero en Eguzki Talde Ekologista.

atzera
Asteroko buletina

EMAN HARTURAKO:

Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545

OlatuKoop

Ekonomia sozial eraldatzailearen sareko kide da ARGIA (Bizi Baratzea). Informazio burujabetza helburu, egunerokoan gauzak egiteko beste modu batean sinesten dugu.

BIZI BARATZEAko edukiak kopiatu, moldatu, zabaldu eta argitaratzeko libre zara, beti ere, gure egiletza direla aitortzen baduzu eta baldintza beretan egiten baduzu.

gora