Asteroko buletina
Urriko ilberrian elurra ageri bada, zazpi ilberritan ikusiko dezu

Bizi baratzearen plaza

Eguzki
Eguzki euskal erakunde edo elkarte ekologista bat da, boluntarioek osatua. Boluntariook herriz herriko taldeetan aritzen dira. Halaber, talde hauek laguntzaile sare baten korapiloak dira. Eguzkik herri-erakunde izaera du. Hau da, ez dute ingurugiro alorreko profesionalek osatzen, herritar “arruntek” baizik. Bakoitzak bere ezagutza eta gaitasuna taldearen zerbitzura jartzen ditu, nahi edota ahal duen neurrian. Gehiago jakiteko. http://eguzki.org/quienes-somos/

Leitzaran ibaiaren jeitsiera aldarrikatzaile berri bat

2019-04-18 23:59
AURTEN ERE UR-BELTZAK ETA LEITZARANEN BABESA ALDARRIKAPENAREN ARDATZ

Jaietan eginik, dudarik gabe, festa kutsu nabariko jaitsiera izango da baina baita aldarrikatzailea ere.

Aldarrikapenak bi ardatz nagusi ditu: Leitzaranera isurtzen jarraitzen dugun ur-beltzen bideratzea eta Leitzaran ibai eta arroaren babes osoa aldarrikatzea.

-          Ur- beltzei dagokionean, arazoaren %90arekin amaitzeko Olagain auzoko egitasmoa mahai gainean du Udalak. Orain berau aurrera eramateko diru partida zehaztea falta eta hori ere laster egiteko itxaropena dugu. Hori gauzatuz gero aspaldiko urtetako aldarrikapen garrantzitsu bat beteta ikusiko genuke, ibai ekosistemarentzat onura izugarria ekarriko lukeena. Ez dugu ahaztu nahi arazoaren %10 ezkerraldetik datorrela eta horri oraindik ez diola esku sartu udalak. Eskumalde horretatik etorri dira azkenaldian, isurketa arazo ez oso larri baina bai ikusgarriak.

Leitzaranen irailean gertatuko isurketa bezalakoa ekiditea da gure helburuetako bat

Leitzaranen irailean gertatuko isurketa  bezalakoa (argazkikoa)  ekiditea da gure helburuetako bat.

-          Dakizuenez, egun Leitzaran ibaia Biotopo babestu izendatuta dago baina zoritxarrez hori ez da nahikoa ez ibaiaren beraren etorkizun egokia bermatzeko ezta Leitzarango arroarena ere. Horregatik, Aldundiari behingoz neurri eraginkorrak hartzea eskatzen diogu eta horien artean Leitzaran natur parke izendatu dezala. 

Horretarako 16:00 Bekoplazan geratu gara baltsak jasotzeko; edo Olarzar Parkean 16:15etan, bertatik abiatuko gara eta 16:45tan. Santakrutz zubi ingurura 17:30 aldera iritsiko gara.

2018ko jaitsierako une bat.

2018ko jaitsierako une bat.

Eguzkitik, nola ez parte hartzera animatu nahi zaitugu eta zalantzak argitzeko apirilaren 24an Urigainen 18:30tan ospatuko den bilerara etor zaitezke.

INGURUMENAREN ETA LEITZARANEN ALDE!  LEITZARAN NATUR PARKEA!!

EGUZKI

La entrada Leitzaran ibaiaren jeitsiera aldarrikatzaile berri bat aparece primero en Eguzki Talde Ekologista.

atzera
Asteroko buletina

EMAN HARTURAKO:

Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545

OlatuKoop

Ekonomia sozial eraldatzailearen sareko kide da ARGIA (Bizi Baratzea). Informazio burujabetza helburu, egunerokoan gauzak egiteko beste modu batean sinesten dugu.

BIZI BARATZEAko edukiak kopiatu, moldatu, zabaldu eta argitaratzeko libre zara, beti ere, gure egiletza direla aitortzen baduzu eta baldintza beretan egiten baduzu.

gora