Asteroko buletina
Orrilako ihintzak urrea balio du

Bizi baratzearen plaza

Eguzki
Eguzki euskal erakunde edo elkarte ekologista bat da, boluntarioek osatua. Boluntariook herriz herriko taldeetan aritzen dira. Halaber, talde hauek laguntzaile sare baten korapiloak dira. Eguzkik herri-erakunde izaera du. Hau da, ez dute ingurugiro alorreko profesionalek osatzen, herritar “arruntek” baizik. Bakoitzak bere ezagutza eta gaitasuna taldearen zerbitzura jartzen ditu, nahi edota ahal duen neurrian. Gehiago jakiteko. http://eguzki.org/quienes-somos/

Legez babestutako hegazti gehiago hil dira pozoituta Arratzua-Ubarrundian

2020-04-20 20:29

Sai zuri bat, miru gorri bat eta sai arre bat dira Arratzua-Ubarrundian nahita barreiatutako jaki pozoituen biktima berriak.

Pozoiak hilik topatutako sai zuria.

Gauzak horrela, aitortu beharra dago Arratzua-Ubarrundiako pozoitze-kasu hau uste baino askoz larriagoa gertatzen ari dela.

Mairu gorria. Orain dela hamar bat egun beste bat agertu zen, hura ere pozoituta.

Mairu gorria. Orain dela hamar bat egun beste bat agertu zen, hura ere pozoituta.

Hiruak daude Mehatxatutako Espezieen Euskal Katalogoan; sai zuria eta miru gorria, “Zaurgarri” moduan sailkatuta, eta sai arrea, berriz, “Interes bereziko” moduan.

Joan den astean, sai arre bat, miru gorri bat eta azeri bat aurkitu zituzten pozoituta. Antza denez, beste hegazti batzuk ere horrela erori omen dira, baita txakur eta katuak ere.

Hona hemen Arratzua-Ubarrundian egunotan hilik aurkmitutako bigarren putre edo sai arrea.

Hona hemen Arratzua-Ubarrundian egunotan hilik aurkmitutako bigarren putre edo sai arrea.

Bistan da berrogeialdian egon arren, baten bat etxetik atera dela, eta ez, hain zuzen ere, funtsezko zerbitzuak ematera.

Pozoia ez da metodo selektiboa, helburu duen espeziea ez ezik mota guztietako animaliak ere akabatzen dituelako, basatiak ala etxekoak izan. Pertsonak berak ere, zeharka, kaltetuta gerta daitezke. Horregatik dago zeharo debekatuta. Eta ez hori bakarrik, 1995etik Zigor Kodean delitu gisa agertzen da. Beraz, horrelako pozoiak ipinten ibiltzen dena kartzelara ere joan daiteke.

Ingurumen-arazo latza da, borrokatzeko zaila, besteak beste, horretarako bitarteko espezializatuak behar direlako, adibidez, pozoiak aditzen trebatutako zakurrak. Eta bitarteko horiek edukitzea ala ez borondate politikoaren kontua da, jakina. 2016an, SEOk eta WWFk azterlan bat egin zuten. Azterlan horretan sartu zuten erkidego autonomikoek arazo hau borrokatzeko egindako ahaleginen araberako ranking bat. Bada, 17 erkidego autonomikoetatik, Euskadi 16garrena zen, justu-justu Gaztela eta Leonen aurretik. Eta rankingean aurreneko postuak okupatzen zituzten Andaluzia, Aragoi eta Kataluniatik oso urruti. Baita 6garren zen Nafarroatik urruti ere. Ez dakigu gaur egun zer postu hartuko luke Euskadiko Erkidegoak, baina lasai asko esan dezakegu, azterlan hura egin eta lau urte geroago, trebatutako zakurrik gabe jarraitzen dugula.

Aldundiari, baita Ertzaintzari ere, eskatzen diegu bitarteko guztiak jar ditzatela pozoitze-katea hausteko eta erantzulea aurkitzeko.

Tamalez, Arratzua-Ubarrundiakoa ez da kasu bakarra, jaki pozoituak barreiatzea uste zitekeena baino askoz praktika arruntagoa baita.

EUZKI, 2020ko apirilean

La entrada Legez babestutako hegazti gehiago hil dira pozoituta Arratzua-Ubarrundian aparece primero en Eguzki Talde Ekologista.

atzera
Asteroko buletina

EMAN HARTURAKO:

Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545

OlatuKoop

Ekonomia sozial eraldatzailearen sareko kide da ARGIA (Bizi Baratzea). Informazio burujabetza helburu, egunerokoan gauzak egiteko beste modu batean sinesten dugu.

BIZI BARATZEAko edukiak kopiatu, moldatu, zabaldu eta argitaratzeko libre zara, beti ere, gure egiletza direla aitortzen baduzu eta baldintza beretan egiten baduzu.

gora