Asteroko buletina
Uztail ilargi betez, uztak behar du ontua; orduan ontu eskasez, segur daiteke miseria.

Bizi baratzearen plaza

Eguzki
Eguzki euskal erakunde edo elkarte ekologista bat da, boluntarioek osatua. Boluntariook herriz herriko taldeetan aritzen dira. Halaber, talde hauek laguntzaile sare baten korapiloak dira. Eguzkik herri-erakunde izaera du. Hau da, ez dute ingurugiro alorreko profesionalek osatzen, herritar “arruntek” baizik. Bakoitzak bere ezagutza eta gaitasuna taldearen zerbitzura jartzen ditu, nahi edota ahal duen neurrian. Gehiago jakiteko. http://eguzki.org/quienes-somos/

Laut dortoka bat Sopelan, plastikoen biktima berri bat?

2020-12-06 14:29

ITURRIA: J. P. CAPDEPONT

Laut dortoka hau hilik agertu da Sopelako hondartzan. Ez dakigu autopsia egingo dioten; merezi, behintzat, mereziko luke. Autopsiarik ezean, J. P. Capdeponti zor dizkiogun argazkioi erreparatuta, badirudi plastikoek zerikusia izan dutela animalia harrigarri honen heriotzarekin.

ITURRIA: J. P. CAPDEPONT

ITURRIA: J. P. CAPDEPONT

dortoka3Nolanahi ere, gogoan izan: plastikoen gehiegizko erabilerak kalte larriak sortzen ditu bioaniztasunean, eta, gauzak horrela, egun hauek oso aproposak dira gogoratzeko itsasoa barrualdeko edozein herritako kalean hasten dela. Izan ere, ibaiak oso handituta jaisten dira, plastikorako bene-benetako autopista bihurtuta.

Laut dortoka itsas dortokarik handiena da. Bi metro baino gehiago luze izatera eta 600 kilotik gora pisatzera irits daiteke. Oskolean du bere ezaugarririk berezieentako bat, ez baita hezurrezkoa, larruzkoa baizik. Horregatik, laut dortoka ez ezik larruzko dortoka ere deitu izan zaio. Ia Itsaso guztietan bizi da, baita Kantauri itsasoan ere, nahiz eta gure artean gutxitan izanten dugu haren berri.

La entrada Laut dortoka bat Sopelan, plastikoen biktima berri bat? aparece primero en Eguzki Talde Ekologista.

atzera
Asteroko buletina

EMAN HARTURAKO:

Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545

OlatuKoop

Ekonomia sozial eraldatzailearen sareko kide da ARGIA (Bizi Baratzea). Informazio burujabetza helburu, egunerokoan gauzak egiteko beste modu batean sinesten dugu.

BIZI BARATZEAko edukiak kopiatu, moldatu, zabaldu eta argitaratzeko libre zara, beti ere, gure egiletza direla aitortzen baduzu eta baldintza beretan egiten baduzu.

gora