Asteroko buletina
Lurra ez dugu arbasoenganik herentzian jasotzen; maileguan hartzen diegu gure ondorengoei

Bizi baratzearen plaza

Eguzki
Eguzki euskal erakunde edo elkarte ekologista bat da, boluntarioek osatua. Boluntariook herriz herriko taldeetan aritzen dira. Halaber, talde hauek laguntzaile sare baten korapiloak dira. Eguzkik herri-erakunde izaera du. Hau da, ez dute ingurugiro alorreko profesionalek osatzen, herritar “arruntek” baizik. Bakoitzak bere ezagutza eta gaitasuna taldearen zerbitzura jartzen ditu, nahi edota ahal duen neurrian. Gehiago jakiteko. http://eguzki.org/quienes-somos/

Lasarte-Orian, beraiek kontzientziatu daitezela!

2020-10-20 19:43

Gaur arratsaldean kanpaina engainagarria salatzeko Aire Gargiak herriko plazan egin duen prentsaurrekoa.

BAI birziklatzeari, EZ herritarroi adarra jotzeari

Lasarte-Oriako gobernu taldeak herritarrok birziklatu beharraz “kontzientziatzeko” martxan jarri duen kanpaina dela eta, honako hauek adierazi nahi ditugu, guk ere ARGI ETA GARBI:

- Lasarte-Oria da Gipuzkoa osoan gutxien birziklatzen duten herrietako bat. 2019an, hiri-hondakinen %45 bakarrik bildu zuen gaika. Gipuzkoako bataz bestekoa, berriz, %54,35 da. Beraz, Lasarte-Oria ia 10 puntu azpitik dago; atera kontuak.

- Ez da boluntarismo-kontua, ez da beste “kontzientziazio-kanpaina” bat finantzatzeko kontua, ea herritarrak pixka bat hobeto egitera animatzen diren. Ezen egia da gaikako bilketa tasa hobetzea denon ardura da, baina, kontuz!, EZ MAILA BEREAN, inondik inora ere. Kudeatzaile txarren ezaugarria da gaizki egindakoen ardura besteen bizkar botatzea. Baina honetan ARDURA NAGUSIENA UDALARENA DA bilketa egiteko SISTEMA ERAGINKORRIK EZARTZEN EZ DUELAKO. Ez dago inolako arrazoirik pentsatzeko Lasarte-Oriako herritarrok Hernanikoek, Urnietakoek edo Andoaingoek baino kontzientzia ekologiko handiagoa edo txikiagoa dugunik. Aipatutako herri horietan, berriz, gaikako bilketa-tasa %74, %70 eta %63ren gainetik dago, hurrenez hurren. Beraz, ez da boluntarismo- edo kontzientzia-kontua, SISTEMA-KONTUA BAIZIK. Hondakinak gaika biltzeko sistema eraginkorrak ezarri dituzten udalerriek, ALKATETZAN EDOZEIN ALDERDI IZANDA ERE, emaitza onak lortu dituzte. Beste modu batean esanda: neurri eragingorrak hartzen dituen herri batean, emaitzak egun batetik bestera, esaterako, %40tik %60ra igotzen badira, zer ulertu behar dugu? Herri horretako bizilagunen kontzientzia gautik egunera 20 puntuz hobetu dela? Ezta hurrik eman ere! Kontzietzia garrantzitsua da, dudarik gabe, baina sistemaren eraginkortasuna da erabakigarria. Eta hau Udalaren ardura da; horregatik, KONTZIENTZIATU ZAITEZTE ZUEK!!! Hori bai, ahal bada, ez kontzientziatu FCC-ren eskutik, Errausketaren oligopolioaren partaide interesatuenetakoa baita.

- Ezen, orain arte, Udala izan da izugarrizko kontzientzia falta erakutsi duena, Lasarte-Oria baita sistema eraginkorrik ezarri ez dutenen paradigma garbia (edo, hobeto esan, paradigma zikina). Gogora dezagun Lasarte-Oria izan zela Gipuzkoako azken udalerria, edo azkenetakoa, herritarrei hiri-hondakinen zatiki guztiak gaika biltzeko aukera eskaintzen. Eta eskaini zienean ere, BERARIAZ hautatu zuen SISTEMARIK KAXKARRENA, gutxien birziklatzen zuena, alegia. Eta geroztik sisteman edozer hobekuntza sartzeari ESPRESUKI uko egin dio. Esaterako, Lasarte-Orian, zabor-tasetan birziklatzen dutenentzako hobari edo deskonturik ere ez dago. Birziklatzen dutenek eta birziklatzen ez dutenek berdin-berdin ordaintzen dute.

- Gauzak horrela, “Argi eta garbi: guztion kontua da!” udal gobernuak bere burua zuritzeko KANPAINA ZINIKOA baino ez da. Batetik, birziklatzearen alde egingo balu bezala egin nahi du, birziklatze-bidean pauso gehiago eman ez badira, berak ESPRESUKI hala erabaki duelako izan dela ezkutatuz. Bestetik, eta honako hau bereziki maltzurra iruditzen zaigu, Lasarte-Oriak behar beste birziklatu ez izanaren erantzukizuna herritarron bizkar utzi nahi du, nahiko “kontzientziatuta” ez omen gaudelako. “Klaro, Udalak harago joan nahi luke, baina herritarrak ez daude nahiko kontzientziatuta, badakizu”, esango balu bezala.

HEMEN UDALA DA “KONTZIENTZIATU” BEHAR DENA, BADU ETA GARAIA!

Lasarte-Oria Gipuzkoan gutxien birziklatzen duten herrietako bat izatearen erantzuleak, herritarrok

Lasarte-Oria Gipuzkoan gutxien birziklatzen duten herrietako bat izatearen erantzuleak, herritarrok “kontzientziatzeko” prest.

Zintzoki jokatu eta behingoz ardurak bere gain hartzea eskatzen diogu Udalari. Ez galdu denbora gehiago “lur azpiko â€' lur gaineko” zaborrontziei buruzko bezalako eztabaida ganorabakoetan, horri buruzko txosten teknikoak eztabaidaezinak baitira, eta heldu behingoz birziklatzeko sistema eraginkor bat ezartzeari.

Bitartean, ondo egongo litzateke diskretuago eta zinismo gutxiagoz jokakatuko balute. Lehengoan, adibidez, alkateak zera esan zuen: “Gehiago birziklatuta, zabor gutxiago joango litzateke erraustegira”. Eskandaluzkoa! Hau zinismoa!! Alkate jauna, gogoratu behar dizugu zure alderdia dela, PNV-rekin eskutik, Erraustegiaren morroi sutsuena dena!!! Tira, ez zaigu axola batzuek oso azkarrak direla pentsatzea, ezta munduko azkarrenak direla ere. Baina hortik gainerako guztiok zeharo ergelak izango bagina bezala tratatzera…

Lasarte-Orian Aire Garbia

airegarbia-logoa

La entrada Lasarte-Orian, beraiek kontzientziatu daitezela! aparece primero en Eguzki Talde Ekologista.

atzera
Asteroko buletina

EMAN HARTURAKO:

Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545

OlatuKoop

Ekonomia sozial eraldatzailearen sareko kide da ARGIA (Bizi Baratzea). Informazio burujabetza helburu, egunerokoan gauzak egiteko beste modu batean sinesten dugu.

BIZI BARATZEAko edukiak kopiatu, moldatu, zabaldu eta argitaratzeko libre zara, beti ere, gure egiletza direla aitortzen baduzu eta baldintza beretan egiten baduzu.

gora