Asteroko buletina
Urrillero ona, kosetxa ona

Bizi baratzearen plaza

Eguzki
Eguzki euskal erakunde edo elkarte ekologista bat da, boluntarioek osatua. Boluntariook herriz herriko taldeetan aritzen dira. Halaber, talde hauek laguntzaile sare baten korapiloak dira. Eguzkik herri-erakunde izaera du. Hau da, ez dute ingurugiro alorreko profesionalek osatzen, herritar “arruntek” baizik. Bakoitzak bere ezagutza eta gaitasuna taldearen zerbitzura jartzen ditu, nahi edota ahal duen neurrian. Gehiago jakiteko. http://eguzki.org/quienes-somos/

Larunbatean, Gladysi omenaldi berri bat

2020-06-02 17:16

Bihar, ekainak 3, 41 urte beteko dira Jose Martinez Salas guardia zibilak Gladys del Estal ekologista donostiarra buruan tiro bat jota hil zuenetik. Tuteran gertatu zen hilketa, Energia Nuklearraren Aurkako Nazioarteko Egunaren jazarpen polizialaren baitan.

Urteurrena dela eta, Eguzkik eta Gladys Gogoan kolektiboak aurten ere ohiko omenaldia antolatu dute Gladys Enean. Datorren larunbatean izango da, ekainaren 6an.

Osasun-krisia dela eta, omenaldi egokitua

Osasun-krisia dela eta, omenaldia, ia guztia bezala, egokitu behar izan dugu.

Aldaketa nagusia da hitzordua zuzenean goiko ordekan izango dela, hau da, oroitarria dagoen lekuan, 12:30ean, eta ez, ohi bezala, parkeko ate nagusian.

Aurreskua, lore-eskaintza eta abestiak ez dira falta izango, noski, baina, oro har, ekitaldia ohi baino laburragoa izango da eta partehartzaileen arteko distantziak mantendu egin beharko dira.

Gladysen lagun talde batek 12:00etan geratu da Boulevardean omenaldira bizikletaz elkarrekin joateko. Beste inor animatzen bada, ongi etorria izango da.

Mezua

Behin baino gehiagotan esan dugun bezala, guk Gladys gogoratzen dugu gure laguna, gure kidea izan zelako, eta zigorrik gabe geratu zen bidegabekeria hura ahanzterik ez dagoelako. Aitortza ofizialik, gainera, ez da iristen. Izan ere, azken urteotan, bai Eusko Jaurlaritzak, bai Nafarroako Gobernuak aitortza-bidean egin dituzten urratsek oraindik ez dute fruiturik eman. Nolanahi ere, aitortza hori egunen batean iritsi ala ez, Gladysek inoiz ez du herritarron aitortza falta izango. Hain justu, horregatik antolatzen dugu omenaldia, herritarron aitortza hori publikoki adierazi nahi dugulako.

Baina Gladys ez dugu horregatik bakarrik gogoratzen. Gladys gogoratzen dugu, oroz gain, zorigaiztoko egun hartan Tuterara eraman zuten arrazoiak gaur egun ere erabat indarrean daudelako, inoiz baino gehiago, gainera. Izan ere, osasun-krisiak areagotu baino ez du egin errotiko aldaketa baten beharra, ingurumena eta pertsonak gehiago errespetatuko dituen ekoizpen-, kontsumo- eta bizi-modu aldaketa baten beharra. Aldaketa hori egin ezean, “normaltasun berria”, normaltasun zaharra baino ez da izango. Hori bai, “maskararekin”, hau da, krisi ekologikoa zorroztuko da, prekarietate eta desberdintasun sozialak areagotuko dira, herritarrak ahulagoak eta beldurtuagoak egongo dira, eta, jakina, askatasuna murriztuko da, “segurtasunaren” hobe beharrez. Aurtengo omenaldian, Gladys gogoratzeko ez ezik, honetaz guztiaz hausnarrarazteko ere aprobetxatu nahi genuke.

Tira, Donostian larunbatean omenduko dugu Gladys; Tuteran, berriz, bihar bertan. Hona hemen deialdia:

Gladys-Tutera

La entrada Larunbatean, Gladysi omenaldi berri bat aparece primero en Eguzki Talde Ekologista.

atzera
Asteroko buletina

EMAN HARTURAKO:

Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545

OlatuKoop

Ekonomia sozial eraldatzailearen sareko kide da ARGIA (Bizi Baratzea). Informazio burujabetza helburu, egunerokoan gauzak egiteko beste modu batean sinesten dugu.

BIZI BARATZEAko edukiak kopiatu, moldatu, zabaldu eta argitaratzeko libre zara, beti ere, gure egiletza direla aitortzen baduzu eta baldintza beretan egiten baduzu.

gora