Asteroko buletina
Bizitza baratze bat da, lurpetik azaleratu ezazu

Bizi baratzearen plaza

Eguzki
Eguzki euskal erakunde edo elkarte ekologista bat da, boluntarioek osatua. Boluntariook herriz herriko taldeetan aritzen dira. Halaber, talde hauek laguntzaile sare baten korapiloak dira. Eguzkik herri-erakunde izaera du. Hau da, ez dute ingurugiro alorreko profesionalek osatzen, herritar “arruntek” baizik. Bakoitzak bere ezagutza eta gaitasuna taldearen zerbitzura jartzen ditu, nahi edota ahal duen neurrian. Gehiago jakiteko. http://eguzki.org/quienes-somos/

Larunbatean, Eibarren, erantzukizunak eskatzeko manifestazio nazionala antolatu du Zaldibar Argituk

2020-06-30 20:15

Zaldibar argitu! plataformaren ekimenez, manifestazio nazionala egingo da larunbatean, uztailak 4, Eibarren, 17:00etan Untzaga plazatik abiatuta.

Helburua da Zaldibarko hondamendiagatik erantzukizunak eskatzea. Izan ere, zabortegia bertan behera erori zenetik ia bost hilabete pasatu diren arren, antolatzaileek salatzen dute hasierako puntu berean jarraitzen dugula, alegia, inork ez du dimisiorik eman, inork ez du erantzunkizunik beregain hartu eta Alberto Sololuzek eta Joaquin Beltranek desagertuta jarraitzen dute.

Esan gabe doa Eguzkik espresuki animatzen zaituela manifestazioan parte hartzera.

Manifestazioaren deialdia zabaltzeko prentsurreko jendetsua egin zuten joan den astean Elgetan.

Manifestazioaren deialdia zabaltzeko prentsurreko jendetsua egin zuten joan den astean Elgetan.

La entrada Larunbatean, Eibarren, erantzukizunak eskatzeko manifestazio nazionala antolatu du Zaldibar Argituk aparece primero en Eguzki Talde Ekologista.

atzera
Asteroko buletina

EMAN HARTURAKO:

Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545

OlatuKoop

Ekonomia sozial eraldatzailearen sareko kide da ARGIA (Bizi Baratzea). Informazio burujabetza helburu, egunerokoan gauzak egiteko beste modu batean sinesten dugu.

BIZI BARATZEAko edukiak kopiatu, moldatu, zabaldu eta argitaratzeko libre zara, beti ere, gure egiletza direla aitortzen baduzu eta baldintza beretan egiten baduzu.

gora