Asteroko buletina
Ilbeltza bada hil txuri, ardiak haziko du axuri; ilbeltza bada hil beltz, ez ardi eta ez axuri

Bizi baratzearen plaza

Eguzki
Eguzki euskal erakunde edo elkarte ekologista bat da, boluntarioek osatua. Boluntariook herriz herriko taldeetan aritzen dira. Halaber, talde hauek laguntzaile sare baten korapiloak dira. Eguzkik herri-erakunde izaera du. Hau da, ez dute ingurugiro alorreko profesionalek osatzen, herritar “arruntek” baizik. Bakoitzak bere ezagutza eta gaitasuna taldearen zerbitzura jartzen ditu, nahi edota ahal duen neurrian. Gehiago jakiteko. http://eguzki.org/quienes-somos/

Lakuak Subillako gasari uko egin diolako, poza agertu du Eguzkik, eta, bide batez, eskatu du gaur egungo energía-politika ingurumen-irizpideen arabera errebisatzeko

2021-04-11 00:51

Armentia 2 putzua. Argazkia: Irekia.

Joan den ostegunean Espainiako Legebiltzarrak onartu zuen Klima Aldaketako Legeak ateak behin betiko itxi dizkio Subillako gasa Armentia 2 putzuaren bidez ustiatzeko proiektuari. Hala ere, EAJ-k jarraitu du esaten gasaren inguruko miaketek aurrera egin behar zutela. Zorionez, Eusko Jaurlaritzak atzo esan zuen amore emango duela. Eguzkikook pozik gaude, noski, eta gustatuko litzaiguke erabaki hau gaur egungo energía-politika ingurumen-irizpideen arabera berritzeko lehen urratsa.

Testu hau gaztelaniaz soilik irakur daiteke oso-osorik.

La entrada Lakuak Subillako gasari uko egin diolako, poza agertu du Eguzkik, eta, bide batez, eskatu du gaur egungo energía-politika ingurumen-irizpideen arabera errebisatzeko aparece primero en Eguzki Talde Ekologista.

atzera
Asteroko buletina

EMAN HARTURAKO:

Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545

OlatuKoop

Ekonomia sozial eraldatzailearen sareko kide da ARGIA (Bizi Baratzea). Informazio burujabetza helburu, egunerokoan gauzak egiteko beste modu batean sinesten dugu.

BIZI BARATZEAko edukiak kopiatu, moldatu, zabaldu eta argitaratzeko libre zara, beti ere, gure egiletza direla aitortzen baduzu eta baldintza beretan egiten baduzu.

gora