Asteroko buletina
Ganderailu, sasoinaren berrigailu.

Bizi baratzearen plaza

Eguzki
Eguzki euskal erakunde edo elkarte ekologista bat da, boluntarioek osatua. Boluntariook herriz herriko taldeetan aritzen dira. Halaber, talde hauek laguntzaile sare baten korapiloak dira. Eguzkik herri-erakunde izaera du. Hau da, ez dute ingurugiro alorreko profesionalek osatzen, herritar “arruntek” baizik. Bakoitzak bere ezagutza eta gaitasuna taldearen zerbitzura jartzen ditu, nahi edota ahal duen neurrian. Gehiago jakiteko. http://eguzki.org/quienes-somos/

Klase politikoak lehengo lepotik burua

2021-11-05 00:19

m!m Orain 10 urte eta Okzitaniako Tolosan, gobernatzen gaituen klase politikoari, beraien jarduera elitista, oker eta ankerra aurpegiratu genion, Yolanda Barcina orduko Nafarroako Foru Erkidegoko Lehendakariaren figuraren baitan.

10 urte ondoren lehengo lepotik burua darabilte gure lurraldea gobernatzen duten politikariek tartean krisi ekonomiko lazgarrri bat, pandemia global bat eta larrrialdi klimatikoa zibilizazio krisi larria bilakatu diren arren. Sinestezina bada ere, krisi ekonomiko eta ekologikoa areagotzen dituzten azpiegitura xahutzaileak eta txikitzaileak sustatzen jarraitzen dute hauek eragiten dituzten kalteak jendeari ezkutatuz.

Berdin dio Urkullu, Txibite edo Sanchez diren. Berdin dio AHTaren, Euskal Y edo Nafar Korridorean diren,  edota Supersurak bezalako azpiegiturak. AHTak bidaiariak eta  merkantziak eramanen dituela esaten digute denok jakin arren AHTa hiri handietan baizik ez dela geldituko, herriak baztertuz, despopulazioa handituz eta betiko  trena deuseztatuz.

Elite baterako agintzen dute eta elite horretako partaide izan nahi dute. Nola uler daiteke bestela inoizko pandemia handienean eta  “pertsonak  aurrena” lelo entzutetsuaren ostean, EAJ-k europear diru funtsak Petronor Repsol eta AHTrendako bideratzeko asmoa agertu izana  edota Txibitek eta Sanchezek Covid osteko diru funtsak eta Estatuaren aurrekontu bidez Nafarroari egokitu zaion diru kopurua AHTaren  Nafar Korridorearendako bideratu nahi izatea?

Tamalez, agintari politiko profesionalek lehengo lepotik burua izaten jarraitzen dute. Eta guk arrapostu, baita oraingoan ere !!

http://mugitu.blogspot.com/

 

La entrada Klase politikoak lehengo lepotik burua aparece primero en Eguzki Talde Ekologista.

atzera
Asteroko buletina

EMAN HARTURAKO:

Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545

OlatuKoop

Ekonomia sozial eraldatzailearen sareko kide da ARGIA (Bizi Baratzea). Informazio burujabetza helburu, egunerokoan gauzak egiteko beste modu batean sinesten dugu.

BIZI BARATZEAko edukiak kopiatu, moldatu, zabaldu eta argitaratzeko libre zara, beti ere, gure egiletza direla aitortzen baduzu eta baldintza beretan egiten baduzu.

gora