Asteroko buletina
Mundua gobernatu nahi duena baratze bat gobernatzetik has bedi

Bizi baratzearen plaza

Eguzki
Eguzki euskal erakunde edo elkarte ekologista bat da, boluntarioek osatua. Boluntariook herriz herriko taldeetan aritzen dira. Halaber, talde hauek laguntzaile sare baten korapiloak dira. Eguzkik herri-erakunde izaera du. Hau da, ez dute ingurugiro alorreko profesionalek osatzen, herritar “arruntek” baizik. Bakoitzak bere ezagutza eta gaitasuna taldearen zerbitzura jartzen ditu, nahi edota ahal duen neurrian. Gehiago jakiteko. http://eguzki.org/quienes-somos/

Kantauri itsasoa plastifikatua

2020-06-08 21:35

a izendatua dute. Eguzkitik,  aukera egokia dela uste dugu atxikita bidaltzen ditugun irudiak zabaltzeko (klikatu irudi gainean).

Askotan entzuten dugu itsasoa plastikoz josita dagoenaren argudio, laster arrain baina plastiko gehiago egongo dela… Jakin ere badakigu egun, ozeanoetan barreiatuta dagoen plastikoak Europa eta Australia kontinenteen azaleraren baturaren parekoa dela, ia hamazortzi milioi  kilometro karratuko hedadura.

Eguzkitik gaurkoan adierazi nahi dugu plastikoen arazoa lehendik ere gurea bazen, mikroplastikoena ere iritsi dela eta horren adierazgarri hemen zabaltzen dugun bideoa. Bideo hu maiatzaren 22an Iraia Urangak grabatu zuen, bere zaletasuna den urpekaritza praktikatzera Jaizkibelera, Fraileen hondartzara (Hondarribia) joan zenean. Berak oso ondo adierazi zigun “Betidanik egin dut urpekaritza eta sekula ez dut horrelako plastiko pilaketarik topatu. Ikaragarria izan zen, zati txiki-txikiz osaturiko ur masa bat zen”.

Mikroplastikoak fraileen hondartzan 2

Eguzki Talde Ekologistatik bideo honen laguntzaz gaurko egunez adierazi nahi dugu, mikroplastikoen arazoa hemen dagoela, gurean dela, ez dela soilik beste latitude batzuetako arazoa. Gaia serio hartu behar dugula, bai gure administrazio ezberdinek baina herritarrok ere. Gure hondakinen kudeaketa egokia egiteko garai iritsi da, baita erosketak era arduratsuan egitekoa,  produktua irauteko ekoiztekoa, ekodiseinua eta material iraunkorrak lehenestekoa, bertako edo gertuko gaiak erostekoa… Ezin dugu beste alde batera begiratu.

Eguzki Talde Ekologista eta Antinuklearra, 2020ko ekainaren 8an.

 

Informazio osagarria:

Mikroplastikoak

Zoritxarrez, etengabe gora badoa ere, plastikoena ez da arazo berria. Aldiz mikroplastikoena bai. Esan dezakegu, plastiko zatiek 5mmtik behera dutenean, milkroplastiko deitzen zaiela. Hauek bi motatakoak bereiz ditzakegu:

-          Jatorrian mikroplastikoak direnak. Hauek kosmetikan oso erabiliak dira

-          Eratorriak: plastiko biodegradagarria ez denez, soilik zati txikiagotan desegiten da eta zati horiei eratorriak edo bigarren mailakoak esaten zaie.

La entrada Kantauri itsasoa plastifikatua aparece primero en Eguzki Talde Ekologista.

atzera
Asteroko buletina

EMAN HARTURAKO:

Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545

OlatuKoop

Ekonomia sozial eraldatzailearen sareko kide da ARGIA (Bizi Baratzea). Informazio burujabetza helburu, egunerokoan gauzak egiteko beste modu batean sinesten dugu.

BIZI BARATZEAko edukiak kopiatu, moldatu, zabaldu eta argitaratzeko libre zara, beti ere, gure egiletza direla aitortzen baduzu eta baldintza beretan egiten baduzu.

gora