Asteroko buletina
Zozpolak dirudi bere egurra eta egurrak ezkurra

Bizi baratzearen plaza

Eguzki
Eguzki euskal erakunde edo elkarte ekologista bat da, boluntarioek osatua. Boluntariook herriz herriko taldeetan aritzen dira. Halaber, talde hauek laguntzaile sare baten korapiloak dira. Eguzkik herri-erakunde izaera du. Hau da, ez dute ingurugiro alorreko profesionalek osatzen, herritar “arruntek” baizik. Bakoitzak bere ezagutza eta gaitasuna taldearen zerbitzura jartzen ditu, nahi edota ahal duen neurrian. Gehiago jakiteko. http://eguzki.org/quienes-somos/

Jaurlaritzak abuztutik energiaren % 20 aurreztu edo urtetan energiaren % 20 xahutu du?

2023-03-09 17:21

Eusko Jaurlaritzak iragarri duenez, iazko abuztuan martxan jarri zuen Kontingentzia Energetikoaren Planari esker, energia-kontsumoa % 20 murriztera ere iritsi da, hau da, Europak gomendatutako % 15 baino gehiago. Eta, jakina, Arantxa Tapiak eta Iñigo Urkulluk berak lorpena berehala errebindikatu dute. Urkulluk, ohi bezain solemne, orain arte inori burutik pasatu ere ez zaion zerbait esan du: “Gure betebeharra da urrats bat aurrera ematea eta gure bizitzan elementu berri bat barneratzea, hots, energia-kontsumoan heztea. Kontsumitzen dugunaz jabetzea”.

Ez gara orain hasiko emandako datuaren inguruan eztabaidatzen edo ñabardurak egiten, baina barkatu honako galdera inuxente hau plazaratzen badugu: abuztutik energiaren % 20 aurreztu ahal izan badugu, ulertu behar al dugu kontingentzia-planik gabeko urte hauetan guztietan energiaren % 20 xahutu dugula? Baita Urkulluk, inoiz baino solemneago, 2019ko uztailean “klima aldaketari aurre egiteko larrialdi egoera”  iragarri ondorengo urteetan ere? Izan ere, % 20ko aurrezkiari buruzko informazioak aditzera ematen du Jaurlaritza urtetan ibili dela egingo balu bezala, baina benetan egin gabe; alegia, propaganda-kanpainak sustatu ditu herritarrak “kontzientziatzeko” (itzali argiak geletatik ateratzean, kontrolatu berogailuaren termostatoa…), baina berak ez du arazoa oso serio hartu. Nola ulertu, bestela, Kontingentzia Planaren ia bat-bateko emaitza ikusgarria? Eta orain arte zertan ibili dira, ba?

Nolanahi ere, gerra gertatu arte itxoin behar al zen energia “benetan” aurrezten hasteko? Eta azken galdera: zenbat gehiago aurreztu dezake Jaurlaritzak gaiari behingoz “fundamentuz” helduz gero?

Gogoan izan kontsumitzen ez dena dela kutsatzen ez duen energia bakarra. Eta, gainera, ez du gizentzen (Iberdrolaren, Repsolen eta enparauen diru-zorroa).

EGUZKI, 2023ko martxoa

 

 

La entrada Jaurlaritzak abuztutik energiaren % 20 aurreztu edo urtetan energiaren % 20 xahutu du? aparece primero en Eguzki Talde Ekologista.

atzera
Asteroko buletina

EMAN HARTURAKO:

Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545

OlatuKoop

Ekonomia sozial eraldatzailearen sareko kide da ARGIA (Bizi Baratzea). Informazio burujabetza helburu, egunerokoan gauzak egiteko beste modu batean sinesten dugu.

BIZI BARATZEAko edukiak kopiatu, moldatu, zabaldu eta argitaratzeko libre zara, beti ere, gure egiletza direla aitortzen baduzu eta baldintza beretan egiten baduzu.

gora