Asteroko buletina
Buruilak uda ez hiltzen, baina neguaz oroitzen.

Bizi baratzearen plaza

Eguzki
Eguzki euskal erakunde edo elkarte ekologista bat da, boluntarioek osatua. Boluntariook herriz herriko taldeetan aritzen dira. Halaber, talde hauek laguntzaile sare baten korapiloak dira. Eguzkik herri-erakunde izaera du. Hau da, ez dute ingurugiro alorreko profesionalek osatzen, herritar “arruntek” baizik. Bakoitzak bere ezagutza eta gaitasuna taldearen zerbitzura jartzen ditu, nahi edota ahal duen neurrian. Gehiago jakiteko. http://eguzki.org/quienes-somos/

Itsasoa Elgoibarren ere hasten delako

2020-03-08 01:49

Duela hilabete batzuk, Eguzkiko kideok lehen aldiz gonbidatu gintuzten Elgoibarko ikastetxe batera, eta han erantzuten saiatu ginen erantzuten ikasle eta irakaleek ibaietara botatzen diren plastikoei buruz egin zizkiguten hainbat galderari.

Bigarren aldian joan garenean, berriz, harrituta geratu gara azken hilabeteotan ingurumenaren inguruan egin duten lanaz… Ahalik eta hondakin gutxien sortzen saiatzea, dagozkien ontzietan sartzea, herria garbi mantentzearen garrantzia, ibaiak zaindu beharra, plastikoen kutsadura gure itsaso eta kostaldean…

Lan horretan inspiratuta, Elgoibarren bertan, garbiketa egin dugu Deba ibaiaren ertzean, Azkena diskoteka zaharretik gertu dagoen aparkalekuan. Ikus bideoa:

https://www.youtube.com/watch?v=XOIMp-B3xMs&t=11s

Bildu ditugun hondakinetako batzuk ibai ertzera iritsiko ziren aparkalekutik, haizeak bultzatuta. Baina beste batzuk espresuki bota dituzte han, esaterako, aparatu elektronikoak.

Nolanahi ere, den-dena, berandu baino lehen, errekan bukatuko zen, eta ibaian barrena, itsasoan.

Gauzak horrela, dei egin nahi diegu, betiere ikuspegi eraikitzaile batetik, gizarteari, oro har, eta, bereziki, administrazioei eta komunikabideei. Administrazioei: ez da txantxa gure ibaiek jasatzen duten zabor kutsadura eta ibaiei duten garrantzia eman behar zaie; dirua inbertitzen bada eta ibaiak babesteko bitartekoak jartzen badira, gauzak erabat aldatu daitezke. Komunikabideei: Zumaiako flyscha, esaterako, zaborraz beteta agertzen denean albiste bada, ibaietara botatzen den zabor plastikoak ere albiste izan beharko luke; izan ere, kostara iristen den zaborraren % 80 ibaietatik iristen da.

Honen garrantziaz ohartzen bagara, soluzioaren parte izaten hasiko gara; ohartzen ez bagara, berriz, jarraituko dugu arazoaren parte izaten.

Eguzki, 2020ko martxoan

La entrada Itsasoa Elgoibarren ere hasten delako aparece primero en Eguzki Talde Ekologista.

atzera
Asteroko buletina

EMAN HARTURAKO:

Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545

OlatuKoop

Ekonomia sozial eraldatzailearen sareko kide da ARGIA (Bizi Baratzea). Informazio burujabetza helburu, egunerokoan gauzak egiteko beste modu batean sinesten dugu.

BIZI BARATZEAko edukiak kopiatu, moldatu, zabaldu eta argitaratzeko libre zara, beti ere, gure egiletza direla aitortzen baduzu eta baldintza beretan egiten baduzu.

gora