Asteroko buletina
Done Emeteri Zeledon (martxoak 3) porrua ereiteko aro on

Bizi baratzearen plaza

Eguzki
Eguzki euskal erakunde edo elkarte ekologista bat da, boluntarioek osatua. Boluntariook herriz herriko taldeetan aritzen dira. Halaber, talde hauek laguntzaile sare baten korapiloak dira. Eguzkik herri-erakunde izaera du. Hau da, ez dute ingurugiro alorreko profesionalek osatzen, herritar “arruntek” baizik. Bakoitzak bere ezagutza eta gaitasuna taldearen zerbitzura jartzen ditu, nahi edota ahal duen neurrian. Gehiago jakiteko. http://eguzki.org/quienes-somos/

ISURKETEKIN BUELTAKA OARSOALDEAN

2020-12-14 09:28


Eguzki talde ekolologistak ozen esaten du ezinbestekoa dela Oiartzun ibaira zuzenean isurtzen diren ur zikinak saneamendu-sarean sartzea. Jaizkibel etorbideko eraikuntzek gaur egun ur zikinak Oiartzun ibaira zuzenean isurtzen dituzte indarreko araudien aurka eginez. Arazo hau konpontzea Lezoko Udalari eta Errenteria-Oreretako Udalari dagokie, eraikinak Lezo egon arren ur zikinak saneamenduko sarera bideratzeko Oreretako lurretatik igaro behar baitira.
Horregatik, bi udaletan eskaera bana aurkeztu dugu, eta horietan, bi herriak batera arazoa konpontzeko behar diren neurriak hartzeko eskatzen dugu, bai eta, akordio horri jarraipena emanez, Añarbeko Urak erakundeari saneamendu-sarera konektatzeko baimenaren eskaera batera egitea ere.
Aspalditik datorren arazo hau premiazkotzat eta lehenbailehen konpondu beharrekotzat jotzen dugu, ingurumenari mesede handia egingo liokeen konponbidea erraza delako aipatutako Udalentzat.

La entrada ISURKETEKIN BUELTAKA OARSOALDEAN aparece primero en Eguzki Talde Ekologista.

atzera
Asteroko buletina

EMAN HARTURAKO:

Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545

OlatuKoop

Ekonomia sozial eraldatzailearen sareko kide da ARGIA (Bizi Baratzea). Informazio burujabetza helburu, egunerokoan gauzak egiteko beste modu batean sinesten dugu.

BIZI BARATZEAko edukiak kopiatu, moldatu, zabaldu eta argitaratzeko libre zara, beti ere, gure egiletza direla aitortzen baduzu eta baldintza beretan egiten baduzu.

gora