Asteroko buletina
Maiatz iluna eta bagil argia, urte guztiko ogia

Bizi baratzearen plaza

Eguzki
Eguzki euskal erakunde edo elkarte ekologista bat da, boluntarioek osatua. Boluntariook herriz herriko taldeetan aritzen dira. Halaber, talde hauek laguntzaile sare baten korapiloak dira. Eguzkik herri-erakunde izaera du. Hau da, ez dute ingurugiro alorreko profesionalek osatzen, herritar “arruntek” baizik. Bakoitzak bere ezagutza eta gaitasuna taldearen zerbitzura jartzen ditu, nahi edota ahal duen neurrian. Gehiago jakiteko. http://eguzki.org/quienes-somos/

Isurketak lur, ibai eta itsasoan

2020-08-15 21:41

Abuztuan isurketak salatu behar izatea ez da ezohikoa. Batetik, enpresa batzuek oporraldia aprobetxatzen dutelako “garbiketa” egiteko. Bestetik, ibaiek eta errekek normalean ur gutxiago eramaten dute eta, gauzak horrela, isurketak, baita ohikoak ere, ikusgarriagoak izaten dira. Eta badira beste zenbait ere, inongo kupirarik gabe, ia edozer eta edonon egiteko gai direnak ere. Abuztu honetan kasuistika ia guztiak ikusi ahal izan ditugu, aitortu beharra baitago abuztu hau salaketetan, behintzat, oparoa izaten ari dela. Oso egun gutxi barru, isurketak Mutrikun, Ondarroan, Iruña Okan eta Zestoan salatu behar izan ditugu. Apodaka eta Gernikako banaren berri ere iritsi zaigu. Eta hilabetearen lehen herena baino ez da pasatu.

Mutriku

Isurketa gertatu zen Mijoan 2020/08/07an, urak zuri kolore eta itxura lodi antzekoa edo lingirdatsua hartu zuen. Aurten hirugarren aldia da isurketa bat salatzen duguna eta kasu guztietan Mijoa poligonoan izan du jatorria. Bertan Mutrikuko konserberak kokatzen dira.

Aurrekoetan gertatu izan den bezala jatorria Mijoa poligonoko lantegietan duela dirudi

Aurrekoetan gertatu izan den bezala jatorria Mijoa poligonoko lantegietan duela dirudi

Egoera kronikoa da, irtenbidea ezaguna eta Arriola jaunak irtenbidea emango zionaren konpromezua hartu zuen 2019 urtarrilean. Egun oraindik egitasmoak ez du aurrekonturik eta udaberrian proposatu genuen tarteko ( behin behineko irtenbide gisa) irtenbidearen berririk ere ez dugu. Isurketa hau bere unean salatu genuenez informazio gehiago http://eguzki.org/2020/08/10/abuztuan-ere-mijoa-kutsadurapean/ loturan topatuko duzue.

Iruña Oka.
2020ko abuztuaren 8an, larunbatean, isurketa bat gertatu zen Zadorra ibaian, Billoda herriaren parean (Iruña Oka), eta faunari eragin zion, batez ere barbo kopuru handi bati.
Ez dakigu isurketa horren jatorria, baina atzeman zutenean, agintari eskudunari jakinarazi zioten. Egindako analisien emaitzak ez ditugu ezagutzen. Hemen bideoa:  https://youtu.be/xSn__pF6-p0

 

Landaretza ugariak batetik eta hildako arrainak sakabanatuak egoteak bestetik, zaildu egin zuen kontaketa.

Landaretza ugariak batetik eta hildako arrainak sakabanatuak egoteak bestetik, zaildu egin zuen isurketaren zabalkundearen neurketa.

Zadorrako eremu hori oso egoera txarrean dago, bere ibilguan material astunak pilatzen direlako (1) eta Krispiñako araztegitik ondo tratatu gabeko ura isurtzen delako baita araztegiko tratatutako uretan Gardelegiko zabortegitik zetozen Lindano isuriak tobatu zirelako ere (zeinak lindanoa edo HCH-Hexaklorociclohexano egoteagatik zigorra jasotzeko bidea eman  zuen), hala nola egindako eskakizunak (tratamendua egokitzeko…) ez betetzeagatik.

Azken isurketa aurtengo ekainean gertatu zen eta duela urte batzuk itxitako enpresa bat eraisteko jarduketekin bat etor zitekeen, aurri-deklarazioaren ondoren.

Hori dela eta, Eguzkik informazio publiko eta gardena eskatu die Uraren Euskal Agentziari, Ertzaintzari, Arabako Foru Aldundiari eta Iruña Okako Udalari, isurketaren jatorriari buruz, inguruan eragindako kalteei buruz eta horrelako isuriak berriro gerta ez daitezen hartuko diren neurriei buruz.

Ondarroa

Ondarruko kaian isurketa bat gertatu zen  abuztuaren 9an. Untzi batek garbiketa lanak egin ostean, hondakin guztiak itsasora isuri zituen apar orban handi bat sortuz. Hona bideoa:  https://youtu.be/LHLMs0sMooY

Eman genion gertakariaren berri eta honek Eusko Jaurlaritzako Portuen Zuzendaritzari bideratu zioten salaketa. Izan ere portuan legez debekatua dago isurketak egitea.

Pelagiko bat ondarrun portuan isurtzen 2

Kasu honetan deigarria da, ustezko arau-haustearen egilea untzi pelagiko bat izatea, aurreko egunetan gogor kritikatu dugun jarduera izanik, lotura honetan ikus dezakezuen bezala http://eguzki.org/2020/08/06/arrastre-pelagikoa-etenik-ez-duen-jarduera-suntsitzailea/

http://eguzki.org/es/2020/08/06/arrastre-pelagikoa-etenik-ez-duen-jarduera-suntsitzailea/

Zestoa

112ra deituta, isurketa kutsakor baten berri eman zuen asteazkenean  (2020/08/12) Eguzkik. Arratsaldeko lehen orduan izan zen, gure kideetako batek orban zurixka nabarmen bat ikusi zuenean Urolan, Zestoako Errota industialde ondotik pasatzean.

Argazki bat bidaltzen dugu atxikita, baina argazkia bera baino askoz adierazgarriagoa iruditzen zaigu honako bideo hau:

https://www.youtube.com/watch?v=x3zj-hWbpa8

Ura agentziako ikuskatzaile bat bertaratu zen, laginak hartu zituen eta isurketaren iturburua bilatzen ibili zen.

Zestoa-isurketa

Guk dakigula, ez da puntu honetan antzeko isurketa bat gertatzen den lehen aldia.

Apodaka eta Gernika

Honako hauek geuk egindako salaketak ez badira ere, kontuan hartu beharrekoka direla uste dugu:

Apodaka.

Iragan asteburuan suhiltzaileak Apodaka joan ziren nekazal ingurunean lau bidoi handi abandonu egoeran zeudelako. Legez kanpoko isurketa bat zen, 200 litroko bidoien etiketen arabera gai suharbera zegoen bertan eta bidoietako bat nahiko puztuta zegoen. Kontrolik gabeko isurketen ugaritzea ikusirik, Eguzkitik zera adierazi nahi dugu: egun nahiko ugariak direla hondakinak eramateko lekuak (garbiguneak eta halakoak) eta zer egin ez jakitea ez da nahikoa arrazoi edozer eratarako gaiak isuri  edo uzteko, egun edozein udaletxetan jaso baitaiteke hondakin ezberdinen kudeaketaren berri.

Gernika.

Isurketa honen berri Facebook bidez izan genuen. Astearte goizean, (:30 aldera honako itxura zuen Oka ibaiak: https://m.facebook.com/story.php?story_fbid=1980629935402637&id=100003669483336

Irudia, Gernikako araztegi ondoan aterata dago, beraz ondoriozta daiteke, arztegia bera dela isuriaren eragilea, halako gertaerak errepikakorrak baitira araztegi honetan. Izan ere, Gernikako EAEko araztegi zaharrenetakoa da eta aspaldi ari da erreleboa eskatzen. Deigarria da, eskualde berean araztegi bat iraungita dagoen bitartean, egun oraindik Busturialdeko kolektoreen hoditeria eraikitzen ari direla, bien bitartean, hondakin ur kopuru handiak zuzenean Urdaibaiko Biosferaren Erresbara isurtzen ari garelarik. Gai honetan Eusko Jaurlaritzaren atzerapena hain da handia eta ulertezina, zurrunbilo amaigabean sartuta gaudela une honetan.

Bukatzeko herritarrei eskatu nahi diegu, antzeko kasuak ezagutzen badituztenean lehen bait lehen deitzeko 112ra edo/eta nahi badute Eguzkira deitzeko 688662532 eta administrazio ezberdinei gizarteak kotzientzia hartzeko lan etengabea egin beharra dutela baina era berean, “kutsatzen duena ordain beza eta ez dezala errepika” goiburua helburu (80. hamarkadan zabaldu zena baian egun betetzea ere kostatzen dena), zigorrak ezartzeko garaian zalantzarik ere ezin dutela egin, bestela ere nahi baina zabaldua dagoen kutsatzailearen ereduaria auspoa ematen ariko dira eta.

Eguzki Talde Ekologista eta antinuklearra, 2020ko abuztuaren  13an.

(1)        Zadorraren zati handi bat, kalitate fisiko-kimikoari dagokionez, “Ona baino okerrago”-tzat jotzen da, “Euskal Autonomia Erkidegoko ibaien egoera kimikoaren jarraipen-sarea” dokumentuaren arabera.

La entrada Isurketak lur, ibai eta itsasoan aparece primero en Eguzki Talde Ekologista.

atzera
Asteroko buletina

EMAN HARTURAKO:

Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545

OlatuKoop

Ekonomia sozial eraldatzailearen sareko kide da ARGIA (Bizi Baratzea). Informazio burujabetza helburu, egunerokoan gauzak egiteko beste modu batean sinesten dugu.

BIZI BARATZEAko edukiak kopiatu, moldatu, zabaldu eta argitaratzeko libre zara, beti ere, gure egiletza direla aitortzen baduzu eta baldintza beretan egiten baduzu.

gora