Bizi-baratzea

SORTU KONTUA
2022-11-24 18:04

Gogoratzen duzue kontatzen zigutenean erraustegia (ia-ia) makina perfektua izango zela –“azken teknologia”, esaten zuten– eta ez zuela ezer ere kutsatuko –“zirkuitu itxi bat bezalakoa izango da, estankoa”, nabarmentzen zuten–? Bada, gezurra zen. Martxan jarri bezain pronto, zuloak agerian geratzen hasi ziren, esaterako, Arkaitzerrekan. Orain, berriz, sinistarazi nahi digute dena ondo doala, baina ahoa irekitzen duten aldiro, ezetz geratzen da agerian, eta batez ere errealitateak agerian utzi du ziria sartu nahi digutela.

Gauzak horrela, datorren igandean, hilaren 27an, 12:00etan, Kursaalean, protesta-ekitaldi batean parte hartzeko deia egin du GuraSOSek. Eguzkiko kideok han izango gara.

La entrada Igandean Zurriolan mobilizatzeko deia egin du GuraSOSek aparece primero en Eguzki Talde Ekologista.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Eguzki euskal erakunde edo elkarte ekologista bat da, boluntarioek osatua. Boluntariook herriz herriko taldeetan aritzen dira. Halaber, talde hauek laguntzaile sare baten korapiloak dira. Eguzkik herri-erakunde izaera du. Hau da, ez dute ingurugiro alorreko profesionalek osatzen, herritar “arruntek” baizik. Bakoitzak bere ezagutza eta gaitasuna taldearen zerbitzura jartzen ditu, nahi edota ahal duen neurrian. Gehiago jakiteko. http://eguzki.org/quienes-somos/