Bizi-baratzea

SORTU KONTUA
2022-09-07 17:27

Urte asko darama Errausketaren Aurkako Mugimenduak mobilizazio hau antolatzen, baina hondakinen arazoa gero eta larriagoa eta zabalagoa denez, aurten Bergarako Larramendiko Arnasak ere egin nahi du deialdia.

Bada bi urte Donostiako erraustegia martxan jarri zela eta geroztik etengabe ari da arazoak sortzen. Hiru aldiz erre da transformadorea, pilatutako zaborretan sute bat izan da, bi aldiz kutsatu dute bertatik pasatzen den Arkaitzerreka, gutxienez 86 aldiz itzali eta piztu dira labeak honek suposatzen duen kutsadura gaindosiarekin. Momentu honetan bertan transformadorea hondatuta dute eta elektrizitaterik sortu gabe ari dira zaborrak erretzen. Aldi berean hilabete baino gehiago da Arkaitzerrekako kutsadura oso larria antzeman zela eta ez dago arduradunen aldetik inolako konponbiderik. Arazo hauen guztien aurrean ez dago inoiz azalpenik erraustegiaren arduradun tekniko eta politikoen aldetik. Denak mutu daude: Eusko Jaurlaritza, Foru Aldundia, Donostiako Udala, GHK, URA.

Aipatutako inzidentzia guztiak kanpotik egindako jarraipenaren emaitza izan dira; erraustegi barrutik ez da informaziorik ateratzen, beraz honelako gertaera gehiago izan direla ondoriozta dezakegu. Behin eta berriz ingurugiroa eta herritarren osasuna arriskuan jartzen ari dira eta beren burua ezkutatu besterik ez dute egiten.

Baita ere azken urtean jakin da Eusko Jaurlaritzak eta Valogreen enpresak Bergaran hondakin industrialen erraustegi bat eraiki nahi dutela. Zaldibarren gertatutakoaren ondoren hondakin hauei “irtenbidea” eman behar diete. Hondakinak murriztera eta berreskuratzera derrigortu beharrean, EJk “alfombra gorria” jarri dio Valogreen-i Euskadiko zazpi paper fabriken hondakinak erre ditzan.

EJk, beti bezala, Valogreen-en proiektua garapen iraunkorreko helburuekin bat datorrela defendatzen du eta enpresari hiru milioi euro eman dizkio proiektua aurrera eramateko. Baina errealitatea beste bat da; erraustegi honek urtean 592.000 tona gas klima larrialdi areagotzen dutenak , 90.000 tona ur kutsatu, 8.000 tona hondakin arriskutsu, metal astunak, dioxinak sortuko ditu, besteak beste.

Gaur goizean, Kontxan bertan, prentsaurreko bat egin du Erraustegiaren Aurkako Mugimenduak igandeko giza katearen berri emateko.

Gaur goizean, Kontxan bertan, prentsaurreko bat egin du Erraustegiaren Aurkako Mugimenduak igandeko giza katearen berri emateko.

Bukatzeko, Eusko Jaurlaritzaren jarrera antidemokratikoa salatu behar da, “Tapia legea”ren bidez haientzat estrategikoa den edozein proiektu aurrera ateratzeko aukera ematen baitio, herritarren eta Udalen iritzien eta arauaen gainetik pasata. Hauxe da Bergaran gertatzen ari dena; nahiz eta herritarrek eta Udalak aurka egin, EJk jada eman du beharrezko den Ingurumen Baimen Bateratua.

Aipatutako arrazoiengatik Giza Katea antolatu da Donostiako Kontxan, Alderdi Ederretik abiatuta, irailaren 11n goizeko hamaiketan.

ERRAUSKETA EZ DA IRTENBIDEA, EZ DONOSTIAN EZ BERGARAN EZ INON.

HONDAKINAK MURRIZTEKO, BERRERABILTZEKO, BIRZIKLATZEKO PLAN ERAGINKORRAK ESKATZEN DITUGU.

Antolatzaileak: DONOSTIA BIZIRIK, LARRAMENDIKO ARNASA, ERRAUSKETAREN AURKAKO MUGIMENDUA

Babesten dute :ELA, LAB, EKOLOGISTAK MARTXAN, EMAN, EGUZKI, EQUO BERDEAK, CCOO, EH BILDU

La entrada Igandean, errausketaren aurkako giza katea Kontxan aparece primero en Eguzki Talde Ekologista.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Eguzki euskal erakunde edo elkarte ekologista bat da, boluntarioek osatua. Boluntariook herriz herriko taldeetan aritzen dira. Halaber, talde hauek laguntzaile sare baten korapiloak dira. Eguzkik herri-erakunde izaera du. Hau da, ez dute ingurugiro alorreko profesionalek osatzen, herritar “arruntek” baizik. Bakoitzak bere ezagutza eta gaitasuna taldearen zerbitzura jartzen ditu, nahi edota ahal duen neurrian. Gehiago jakiteko. http://eguzki.org/quienes-somos/