Asteroko buletina
Martxoaren erdi inguruan, gaua eta eguna ia berdinduan.

Bizi baratzearen plaza

Eguzki
Eguzki euskal erakunde edo elkarte ekologista bat da, boluntarioek osatua. Boluntariook herriz herriko taldeetan aritzen dira. Halaber, talde hauek laguntzaile sare baten korapiloak dira. Eguzkik herri-erakunde izaera du. Hau da, ez dute ingurugiro alorreko profesionalek osatzen, herritar “arruntek” baizik. Bakoitzak bere ezagutza eta gaitasuna taldearen zerbitzura jartzen ditu, nahi edota ahal duen neurrian. Gehiago jakiteko. http://eguzki.org/quienes-somos/

Ibarrola errekaren egoera salatu eta Legazpiko Udalari garbitzeko eskatu dio Eguzkik

2020-08-30 12:55

Legazpiko Ibarrola errekaren egoera salatu nahi du Eguzkik. Izan ere, erreka baino gehiago zabortegi bat dirudi, honako bideo honetan ikus daitekeen bezala:

https://youtu.be/soW1nbpBDlg

Gauzak horrela, Legazpiko Udalari eskatzen diogu, betiere bere eskumenen barruan, errekasto hori kutsatzen duten ehunka kilo zabor garbitzeko. Halaber, aurrerantzean zabortegi gisa erabil dezaten eragozteko neurriak ere eskatzen dizkiogu.

Askotan geure buruari galdetzen diogu ea zein den Urolak itsasoranzko bidean garraiatzen dituen era guztietako hondakinen sorburua. Bada, Ibarrola eta antzeko erreka txikietan has gaitezke erantzuna bilatzen.

Halaber, askotan, Agenda 21ean edo ingurumenari buruzko foro batean edo bestean, pedagogia egin beharraz hitz egiten dugu. Bada, Ibarrolan nola jokatu behar den eraskusteko aukera paregabea du Legazpiko Udalak.

Eguzki, 2020ko abuztua

La entrada Ibarrola errekaren egoera salatu eta Legazpiko Udalari garbitzeko eskatu dio Eguzkik aparece primero en Eguzki Talde Ekologista.

atzera
Asteroko buletina

EMAN HARTURAKO:

Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545

OlatuKoop

Ekonomia sozial eraldatzailearen sareko kide da ARGIA (Bizi Baratzea). Informazio burujabetza helburu, egunerokoan gauzak egiteko beste modu batean sinesten dugu.

BIZI BARATZEAko edukiak kopiatu, moldatu, zabaldu eta argitaratzeko libre zara, beti ere, gure egiletza direla aitortzen baduzu eta baldintza beretan egiten baduzu.

gora