Asteroko buletina
San Markek euri, gereziak ihaurri.

Bizi baratzearen plaza

Eguzki
Eguzki euskal erakunde edo elkarte ekologista bat da, boluntarioek osatua. Boluntariook herriz herriko taldeetan aritzen dira. Halaber, talde hauek laguntzaile sare baten korapiloak dira. Eguzkik herri-erakunde izaera du. Hau da, ez dute ingurugiro alorreko profesionalek osatzen, herritar “arruntek” baizik. Bakoitzak bere ezagutza eta gaitasuna taldearen zerbitzura jartzen ditu, nahi edota ahal duen neurrian. Gehiago jakiteko. http://eguzki.org/quienes-somos/

Hernaniko airean atzo oso sufre dioxido maila altua atzeman zela ohartarazi du Eguzkik

2019-05-28 23:48

Atzo goizean, aire kutsaduraren berri ematen duten hainbat webgune errebisatzen ari ginela, Eguzkikook izugarri sufre dioxido maila altua atzeman genuen Hernanin, goizeko 6etatik 13ak arte.

Neurgailuek 257 eta 265 ere markatu zuten. Zenbaki horiek 5eko bat dira 1 eta 6 bitarteko eskala batean. Hori OSO KALTEGARRIA da eta osasun alerta jotzeko eskatzen du.

Eusko Jarularitzaren webgune batean, berriz, 1.339 mikrogramo/m3 erregistratu dira. Zenbaki hori ere oso kezkagarria da (grafikoak bidaltzen ditugu atxikita).

SO2 hernani.jpegBeraz, atzo goizean Hernani partean SO2ko isuri garrantzitsu eta arriskutsua gertatu zela ondorioztatzen dugu.

SO2_HernaniZoritxarrez, Hernani ondoko poligonoan kokatutako bolborategi kimikoak horrelako egoerak sor ditzake.

Gauzak horrela, isuriaren inturriari, arrazoei eta ondorioei buruzko azalpen argia eta zehatza eskatzen diegu Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Sailari.

Hain justu, horrelako isuriak sarri gertatzen direla kezkatuta, Hernaniko hainbat herritarrek Aire Garbia plataforma eratu zuten orain dela hilabete bat.

Atzoko isuria dela eta, Jaurlaritzak Hernaniko herritarrei azalpen argia eta azkarra eman behar die.

EGUZKI

La entrada Hernaniko airean atzo oso sufre dioxido maila altua atzeman zela ohartarazi du Eguzkik aparece primero en Eguzki Talde Ekologista.

atzera
Asteroko buletina

EMAN HARTURAKO:

Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545

OlatuKoop

Ekonomia sozial eraldatzailearen sareko kide da ARGIA (Bizi Baratzea). Informazio burujabetza helburu, egunerokoan gauzak egiteko beste modu batean sinesten dugu.

BIZI BARATZEAko edukiak kopiatu, moldatu, zabaldu eta argitaratzeko libre zara, beti ere, gure egiletza direla aitortzen baduzu eta baldintza beretan egiten baduzu.

gora