Bizi-baratzea

SORTU KONTUA
Eguzki euskal erakunde edo elkarte ekologista bat da, boluntarioek osatua. Boluntariook herriz herriko taldeetan aritzen dira. Halaber, talde hauek laguntzaile sare baten korapiloak dira. Eguzkik herri-erakunde izaera du. Hau da, ez dute ingurugiro alorreko profesionalek osatzen, herritar “arruntek” baizik. Bakoitzak bere ezagutza eta gaitasuna taldearen zerbitzura jartzen ditu, nahi edota ahal duen neurrian. Gehiago jakiteko. http://eguzki.org/quienes-somos/
2021-02-17 00:09

Ez dugu ahaztu behar Mankomunitatearen eta Aldundiaren asmoak  gorriz adierazten diren bideak eraikitzea zela. Egun %20 ingurua dago eraikita.

Aralarko Goroskintxu eta Saltarrirako pista (Aralarko PN eta ZEC, Natura 2000 Sarea) egitearen aurka, jarritako salaketaren behin-behineko artxiboaz Gipuzkoako Foru Aldundiak egindako adierazpenen aurrean, honako hau adierazi behar dugu:

- Salaketa egin duten elkarteek (Eguzki Erakunde Ekologista eta Antinuklearra, eta Landarlan Ingurumen Elkartea) argitu nahi dugu artxibo hori ez dela behin betikoa, eta errekurtsoa sartu dugula, orain arte ebatzi ez dena. Horrez gain, gogoratu behar dugu, bigarren pista, Eniriotik Doniturrieta Igaratzara eraikitakoak, epaitegiko bidea jarraitzen duela.

- 2016ko udazkenean salatutako pista erdiraino eraiki zen hiru txaboletarako, eta gainerakoak, eraiki gabe, bi txabola gehiagotara iritsi nahi du, eta, horrez gain, ibilgailu motordunak errazago sartu ahal izango dira, goiko larreetara, ?€śSaltarri?€ť larre-eremu batean amaitu arte. Han ez dago artzain-txabolarik, bai aldiz behi eta behorrentzako harrapalekua, artzainei ez, baino ganaduzaleei zerbitzua emateko, zeinak gehienak ez dira profesionalak, aisialdiko abeltzaintzarekin lotutako pertsonak baizik.

Saltarri, orain arte Goroskintxun geratu den pista honaino luzatu nahi dute. Argazkia: Landarlan

Saltarri, orain arte Goroskintxun geratu den pista honaino luzatu nahi dute.                        Argazkia: Landarlan

- 2016. urtean pista berri hori eraiki izana salatu genuen Ingurumen Fiskaltzan, eta, prozesu judizialean, oraindik ere delitu ekologikoaren zantzuak daudela adierazi du berorrek. Horregatik da deigarria behin behineko artxiboa gertatzea, Ministerio Fiskalak adierazitako delitu-zantzuak alde batera utzita.

- Guk delitu ekologikoa izan dela jarraitzen dugu baloratzen, Aralarko Parke Naturalean indarrean dagoen araudia betearazteko ardura duen erakundeak, Gipuzkoako Foru Aldundiak, ez baitu berau errespetatu. Horrela, ibilgailu-trafikorako pistak eraikitzea sustatu du, Parke Naturalean bide berriak eraiki ezin direnean, inguru hauskorra babesteko: bertako lurzoruak, ur baliabideak, flora eta fauna, paisaia, prozesu ekologikoak…. Era berean, adierazi nahi dugu Enirio Aralarko Mankomunitateak, aurreko legegintzaldian, pista hori Parke Naturalaren araudiaren aurka egitea onartu zuela, izan ere, pista horren %80 ?€śMendi Babesleko Zona?€ť batean proiektatu zen eta bertan zuhaiztiak egotea gomendatzen da. Horren ondorioz, araudiak ezartzen du, besteak beste, artzaintza mugatzea, eta hori ez zen aurreko legegintzaldian egin, mankomunitateak berak onetsitako ordenantza bete gabe geratuaz.

Landarlanek eta Eguzkik, Aralarko Parke Naturala, mendia eta haien kudeaketa arduratsua eta ingurumena babesten eta haien alde lanean jarraituko dugu, batez ere, Eusko Jaurlaritzak 2019an deklaratutako larrialdi klimatiko bete-betean gaudenean. Jarritako errekurtso judizialaren ebazpenaren zain gaude.

LANDARLAN INGURUMEN ELKARTEA

EGUZKI TALDE EKOLOGISTA ETA ANTINUKLEARRA

?

2021eko otsailaren 16an

?

La entrada Goroskintxu eta Saltarrirako pistaren salaketaren artxibatzea errekurritua aparece primero en Eguzki Talde Ekologista.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.