Eguzki euskal erakunde edo elkarte ekologista bat da, boluntarioek osatua. Boluntariook herriz herriko taldeetan aritzen dira. Halaber, talde hauek laguntzaile sare baten korapiloak dira. Eguzkik herri-erakunde izaera du. Hau da, ez dute ingurugiro alorreko profesionalek osatzen, herritar “arruntek” baizik. Bakoitzak bere ezagutza eta gaitasuna taldearen zerbitzura jartzen ditu, nahi edota ahal duen neurrian.
Gehiago jakiteko. http://eguzki.org/quienes-somos/
Gladysi buruzko eraskusketa, Egia Kultur Etxean irailaren 27ra arte
2019-09-09 22:22
Gladys del Estalen heriotzaren 40. urteurrena dela eta prestatutako erakusketa irailaren 27ra arte ikusgai egongo da Donostiako Egia Kultur Etxean, zehatz-mehatz, hirugarren solairuan. Astelehenetik ostiralera bisitatu ahal izango da, 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 21:00etara.
Irailaren 27tik aurrera, erakusketak biran jarraituko du. Zure auzora edo herrira eraman nahi baduzu, kontaktatu Eguzkirekin.
Erakusketa 120 x 80 zentimetroko 14 panelek osatzen dute (gehi astoek, nahiz eta hauek, segun erakusketa non eta nola jartzen den, ez diren beharrezkoak).
Ekonomia sozial eraldatzailearen sareko kide da ARGIA (Bizi Baratzea). Informazio burujabetza helburu, egunerokoan gauzak egiteko beste modu batean sinesten dugu.
BIZI BARATZEAko edukiak kopiatu, moldatu, zabaldu eta argitaratzeko libre zara, beti ere, gure egiletza direla aitortzen baduzu eta baldintza beretan egiten baduzu.