Eguzki euskal erakunde edo elkarte ekologista bat da, boluntarioek osatua. Boluntariook herriz herriko taldeetan aritzen dira. Halaber, talde hauek laguntzaile sare baten korapiloak dira. Eguzkik herri-erakunde izaera du. Hau da, ez dute ingurugiro alorreko profesionalek osatzen, herritar “arruntek” baizik. Bakoitzak bere ezagutza eta gaitasuna taldearen zerbitzura jartzen ditu, nahi edota ahal duen neurrian.
Gehiago jakiteko. http://eguzki.org/quienes-somos/
Gladysen omenaldiak, iruditan
2019-06-04 18:46
Txantxetan edo, zera esan genuen: “Aurten 40 aurreskulari, urte bakoitzeko bat”. Ez genuen zenbatu, baina 40 ez baziren izan, hor nonbait.
Gladysen omenez antolatutako programak arrakasta osoa izan du, batez ere larunbatean Gladys Enean eginiko ekitaldiak, Gladys memoria popularrean zinez sustraituta dagoela ageri-agerian utzi zuena. Ez da egia –ez beti, behintzat– irudi batek hamaika hitzek baino gehiago balio dutenik, baina, kasu honetan, guretzat errazagoa da programa nola joan den irudien bitartez adieraztea, eta zuk ere hori nahiago duzu, ezta? Bada, hona hemen irudi-entsalada bat. Nolanahi ere, ez ahaztu hau ez dela bukatu. Izan ere, Gladys Gogoan erakusketa hilaren 15era arte Donostiako Informatika Fakultatean egongo da ikusgai, eta Tuteran, berriz, 20ra arte, El Molinar gizarte-etxean. Eta beste hainbat herri eta auzotan ikusteko aukera ere izango da.
Seguruena hau da larunbateko omenaldiari buruzko bideorik osoena (28,54 minutu):
Horren laburpena (1,18 minutu) hemen:
Hau ere oso ondo dago (14,47 minutu):
Aurrera egin baino lehen, hona hemen ETBk igande gauean 360º saioan eskaini zuen erreportaia. Gladysen hilketa ez ezik hamar urte lehenago Erandion gertatu zirenak ere aipatzen ditu:
Asteburua, baina, Iruñean hasi zen, ostiralean, Erraldoien Txokoan egindako ekitaldi batekin. Hona hemen laburpen-bideoa (2,25 minutu) eta argazki bat:
Jarraian, berriz, larunbatean Donostian egindako omenaldian ateratako irudiak. Lehenengo, bizikleta-martxa:
Gladysen kuadrillako lagunak.
Egiako gazteak Gladysi kantari.
Didi eta Gorri, Gladysen “haurrak”.
Auzoko sorginak.
Hitz batzuk, Eguzkiren izenean.
Esther Zabalegi, Gladysen joterarik maiteena.
Jesusen interbentzioa ez zegoen programatuta, baina ez zuen aukera galdu nahi izan jota bat kantatzeko.
Bazkalostean ere jarraitu zuen omenaldiak.
Igande goizean, Bardeetako Martxa:
Instalazio militarretara iristear.
Martxaren bukaeran, guardia zibilek ongi babestuta, Gladys ere present egon zen.
Astelehen arratsaldean, Donostiako Koldo Mitxelenan:
Tira, hau luze doa eta ez da komeni gehiago luzatzen ibiltzea, baina Gladysen memoriaren aldarrikapena ez da Donostiara, Iruñera eta Tuterara mugatu. Ikus, bestela, pentsiodunek Bilbon astelehenetan egin ohi duten elkarretaratzean botatakoa:
Ekonomia sozial eraldatzailearen sareko kide da ARGIA (Bizi Baratzea). Informazio burujabetza helburu, egunerokoan gauzak egiteko beste modu batean sinesten dugu.
BIZI BARATZEAko edukiak kopiatu, moldatu, zabaldu eta argitaratzeko libre zara, beti ere, gure egiletza direla aitortzen baduzu eta baldintza beretan egiten baduzu.