Asteroko buletina
Elurra mendian, haize hotza herrian.

Bizi baratzearen plaza

Eguzki
Eguzki euskal erakunde edo elkarte ekologista bat da, boluntarioek osatua. Boluntariook herriz herriko taldeetan aritzen dira. Halaber, talde hauek laguntzaile sare baten korapiloak dira. Eguzkik herri-erakunde izaera du. Hau da, ez dute ingurugiro alorreko profesionalek osatzen, herritar “arruntek” baizik. Bakoitzak bere ezagutza eta gaitasuna taldearen zerbitzura jartzen ditu, nahi edota ahal duen neurrian. Gehiago jakiteko. http://eguzki.org/quienes-somos/

Gladys del Estalen 40. urteurreneko erakusketa, Oreretan

2020-01-15 21:43

Gladys del Estalen 40. urteurreneko erakusketa Oreretako Xenpelar aretoan ikusi ahal izango da urtarrilaren 20tik otsailaren 15era arte.

Joan den ekainaren 3an, José Martínez Salas guardia zibilak Gladys del Estal ekologista donostiarra buruan tiro bat jota Tuteran hil zueneko 40. urteurrena izan zen. Hura oroitzeko Gladys Gogoan ekimenak eta Eguzkik egitarau aberats bat antolatu zuten, tartean astelehenetik aurrera Xenpelarren ikusi ahal izango den erakusketa ibiltaria.

Erakusketak, testu labur eta batez ere argazkien bitartez, azaltzen du nor zen Gladys, zergatik zegoen zorigaiztoko egun hartan Tuteran, nola hil zuten eta haren hilketak zer-nolako herri-erantzuna eragin zuen. Betiere begi-bistatik galdu gabe garai hartan indarrean zegoen eta gaur ere indarrean dagoen borroka antinuklear eta ekologistaren testuingurua. Izan ere, Eguzkitik behin baino gehiagotan nabarmendu dugunez, guk Gladys oroitzen dugu gutako bat zelako eta zigorrik gabe geratu zen bidegabekeria hura ahazterik ez dugulako, baina baita ere Gladys zorigaiztoko egun hartan Tuterara eraman zuten arrazoiak bizi-bizirik daudelako klima larrialdiko eta krisi ekologikoko garaiotan.

Erakusketa astelehenetik larunbatera bisitatu ahal izango da, 17:00etatik 20:00etara.

La entrada Gladys del Estalen 40. urteurreneko erakusketa, Oreretan aparece primero en Eguzki Talde Ekologista.

atzera
Asteroko buletina

EMAN HARTURAKO:

Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545

OlatuKoop

Ekonomia sozial eraldatzailearen sareko kide da ARGIA (Bizi Baratzea). Informazio burujabetza helburu, egunerokoan gauzak egiteko beste modu batean sinesten dugu.

BIZI BARATZEAko edukiak kopiatu, moldatu, zabaldu eta argitaratzeko libre zara, beti ere, gure egiletza direla aitortzen baduzu eta baldintza beretan egiten baduzu.

gora