Bizi-baratzea

SORTU KONTUA
2022-08-05 10:40

Eguzki talde ekologistak txalotu nahi du Pasaiako Udalak Pasai Antxoko Molinao errekako bazterrean dauden baranden behealdean metalezko sareak jarri izana. Kasu honetan, Eguzki taldeaz gain, bizilagunek ere eskatu dute hori jartzea. Ekimen txiki horrek itsasora iristen den zabor kopurua murriztea lortzen du, eta horrekin, apurka apurka, itsasoaren egoera hobetzen da.

 

Ekimen hau Gipuzkoako hainbat herritan aurrera eraman da, eta denetara zabaltzea da helburua. Horren harira, gogoratu nahi dugu Oarsoaldeko beste herriei eskaera luzatu geniela, eta metalezko sarea ahalik eta azkarren ipintzeko eskaera berresten diegu.

La entrada Gipuzkoako beste herri batek jarri du sare metalikoa erreka bazterrean aparece primero en Eguzki Talde Ekologista.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
Eguzki euskal erakunde edo elkarte ekologista bat da, boluntarioek osatua. Boluntariook herriz herriko taldeetan aritzen dira. Halaber, talde hauek laguntzaile sare baten korapiloak dira. Eguzkik herri-erakunde izaera du. Hau da, ez dute ingurugiro alorreko profesionalek osatzen, herritar “arruntek” baizik. Bakoitzak bere ezagutza eta gaitasuna taldearen zerbitzura jartzen ditu, nahi edota ahal duen neurrian. Gehiago jakiteko. http://eguzki.org/quienes-somos/