Asteroko buletina
Lur baltza, jenero ona

Bizi baratzearen plaza

Eguzki
Eguzki euskal erakunde edo elkarte ekologista bat da, boluntarioek osatua. Boluntariook herriz herriko taldeetan aritzen dira. Halaber, talde hauek laguntzaile sare baten korapiloak dira. Eguzkik herri-erakunde izaera du. Hau da, ez dute ingurugiro alorreko profesionalek osatzen, herritar “arruntek” baizik. Bakoitzak bere ezagutza eta gaitasuna taldearen zerbitzura jartzen ditu, nahi edota ahal duen neurrian. Gehiago jakiteko. http://eguzki.org/quienes-somos/

Gerraren eta industria militarraren aurkako bizikleta martxa

2021-04-06 20:43

Bizkaiko hainbat gizarte taldek “gerra, gastu eta industria militarraren aurkako Hamahirugarren Bizi Martxa” antolatu dugu larunbat honetarako, apirilak 10, armen trafikoa salatzeko eta ekoizpen militarra zibila bihur dadila eskatzeko.

Ekimen honen bidez, euskal negozio militarra salatuko da, kontuan hartuta arma-enpresek erakundeetatik milioi askoko dirulaguntzak jasotzen dituztela.

Euskal arma fabrikek armadei laguntzen diete eta Saudi Arabia, Espainia, Frantzia, Estatu Batuak, Ingalaterra, Maroko, Israel edo Turkiari saltzen diete ekoitzitako armamentua.

ASKAPENA, EGUZKI, EKOLOGISTAK MARTXAN, KAKITZAT, KEM-MOC, KOMITE INTERNAZIONALISTAK eta ONGI ETORRI ERREFUXIATUAK

 

 

La entrada Gerraren eta industria militarraren aurkako bizikleta martxa aparece primero en Eguzki Talde Ekologista.

atzera
Asteroko buletina

EMAN HARTURAKO:

Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545

OlatuKoop

Ekonomia sozial eraldatzailearen sareko kide da ARGIA (Bizi Baratzea). Informazio burujabetza helburu, egunerokoan gauzak egiteko beste modu batean sinesten dugu.

BIZI BARATZEAko edukiak kopiatu, moldatu, zabaldu eta argitaratzeko libre zara, beti ere, gure egiletza direla aitortzen baduzu eta baldintza beretan egiten baduzu.

gora