Asteroko buletina
Terralak jaten du jela

Bizi baratzearen plaza

Eguzki
Eguzki euskal erakunde edo elkarte ekologista bat da, boluntarioek osatua. Boluntariook herriz herriko taldeetan aritzen dira. Halaber, talde hauek laguntzaile sare baten korapiloak dira. Eguzkik herri-erakunde izaera du. Hau da, ez dute ingurugiro alorreko profesionalek osatzen, herritar “arruntek” baizik. Bakoitzak bere ezagutza eta gaitasuna taldearen zerbitzura jartzen ditu, nahi edota ahal duen neurrian. Gehiago jakiteko. http://eguzki.org/quienes-somos/

Garbigune mugikorrak jarri dira Ondarroan eta Foruan

2021-09-23 22:31

HITZA.Garbigune ibiltaria bi astez egongo da Ondarroako Alamedan, Kafeatze pasealekua hasten den tokiaren parean. Urriaren 5era arte, 24 orduz eta nahieran, hondakin bereziak modu zuzenean batu eta birziklatzeko aukera edukiko dute ondarrutarrek, herritan bertan eta garbigunera joan beharrik eduki barik. Bizkaiko Foru Aldunditik azaldu dutenez, “birziklapenaren kontzeptua Bizkaiko herritarrentzat errazagoa eta hurbilago” egitea da garbigune mugikorren helburua. “Asmoa da ohiko garbiguneetara joateko aukera emateaz gain, udal mugarte barruan bertan ere egin ahal izatea”.

Edukiontzi horietan etxeetan sortutako hondakinak jasoko dituzte. Gogorarazi dutenez, ezin dira tresna handiak laga, soilik edukiontzian sartzen direnak onartutako direla esan dute. Honakoak dira onartutako hondakinak: etxetresna txikiak, sukaldeko tresneria, etxeko olioa itxitako ontzietan, telefono mugikorrak, kableak, margoak eta disolbatzaileak, aerosolak, kutsatutako xurgatzaileak, tonerrak, tintazko kartutxoak, metalezko kapsulak, plastikozko kapsulak, pilak, CDak, DVDak, kaseteak eta erradiografiak.

Eguaztenetik (23) aurrera foruarrek ere garbigune mugikorra izango dute udalerrian. Eguaztenean jarri dute eta urriaren 6ra bitartean egongo da; Torre Barri kalean kokatuko dute garbigune mugikorra, farmaziaren ondoan, hain zuzen ere.

……………………………………………………………………………

Aldundiak garbigune mugikorren zerbitzua ematea positibotzat  ikusten du Eguzkik. Birziklatzea herritarren artean sustatzeko zerbitzu bat herritarren eskura ipintzea onuragarria da, baina zerbitzu hori lantzean-lantzean eskaini barik, modu iraunkorrean eskaini beharko litzatekeela uste dugu. Horretarako, Debabarrenean egiten den modura, herri bakoitzean puntu garbi bana jartzeko eskaera egin dugu.

Herritarrei hondakinak uzteko oraindik ere erraztasun gehiago eman behar zaie. Modu horretara gehiago eta hobeto birziklatuko litzatekeela uste dugu. Ondarroan, esaterako, gure aldarrikapen historikoetako bat da herrian bertan garbigune finko bat eraikitzea.

Bere garaian, saihesbidea amaitu ostean Errenteria auzoan garbigune bat eraikiko zutela agindu zigun Aldundiak, eta oraindik ez da gauzatu.

Garbigune finko bat eraikitzea ezinezkoa baldin bada, modu ibiltarian erabiltzen diren garbigune mugikor hauetako bat modu iraunkorrean jartzea eskatzen dugu. Bizkaiko udalerri guztietan, gutxienez, halako zerbitzu bat ematea komenigarria izango litzatekeela iruditzen zaigu.

La entrada Garbigune mugikorrak jarri dira Ondarroan eta Foruan aparece primero en Eguzki Talde Ekologista.

atzera
Asteroko buletina

EMAN HARTURAKO:

Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545

OlatuKoop

Ekonomia sozial eraldatzailearen sareko kide da ARGIA (Bizi Baratzea). Informazio burujabetza helburu, egunerokoan gauzak egiteko beste modu batean sinesten dugu.

BIZI BARATZEAko edukiak kopiatu, moldatu, zabaldu eta argitaratzeko libre zara, beti ere, gure egiletza direla aitortzen baduzu eta baldintza beretan egiten baduzu.

gora