Asteroko buletina
Apirila euritsu, urtea kakatsu.

Bizi baratzearen plaza

Eguzki
Eguzki euskal erakunde edo elkarte ekologista bat da, boluntarioek osatua. Boluntariook herriz herriko taldeetan aritzen dira. Halaber, talde hauek laguntzaile sare baten korapiloak dira. Eguzkik herri-erakunde izaera du. Hau da, ez dute ingurugiro alorreko profesionalek osatzen, herritar “arruntek” baizik. Bakoitzak bere ezagutza eta gaitasuna taldearen zerbitzura jartzen ditu, nahi edota ahal duen neurrian. Gehiago jakiteko. http://eguzki.org/quienes-somos/

“Ez eskerrik asko â€' Gladysen leihoa” izenburuko filma, asteartean Bilbon

2019-11-06 18:49

Ez eskerrik asko – Gladysen leihoa izenburuko filma jendaurrean lehen aldiz proiektatuko da datorren asteartean, Bilbon.

Bertha Gaztelumendik zuzendu du filma, Sabino Ormazabalen gidoi baten gainean, eta, Gladys del Estalen hilketatik abiatuta, orain dela berrogei bat urte munduan eta Euskal Herrian puri-purian zegoen mugimendu antinuklear indartsuaren berri ematen du.

Jendaurreko lehen ikustaldia Zinebi zinemaldiaren baitan egingo da, esan bezala, asteartean, hilak 12, 20:00etan, BBK aretoan (Gran Vía, 19). Sarrera doan izango da. Eta hortik aurrera beste hainbat lekutan proiektatuko da, jakina. Donostian, esaterako, abenduaren 12an ikusi ahal izango omen da.

Joan den ekainean, filmaren ekipokoak Gladysen omenezko ekitaldietan hamaika irudi hartzen ikusi genituen. Artxiboetan miatzen eta Euskal Herritik kanpo filmatzen ibili direla ere badakigu. Beraz, irrikitan gaude egin duten lan handiaren emaitza zein den ikusteko, betiere honako uste sendoarekin: horrelako lanak ezinbestekoak ditugu memoriari eutsiko badiogu.

Filmaren webgunean trailerra ikus dezakezu:

http://www.ezeskerrikasko.eus/

La entrada “Ez eskerrik asko – Gladysen leihoa” izenburuko filma, asteartean Bilbon aparece primero en Eguzki Talde Ekologista.

atzera
Asteroko buletina

EMAN HARTURAKO:

Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545

OlatuKoop

Ekonomia sozial eraldatzailearen sareko kide da ARGIA (Bizi Baratzea). Informazio burujabetza helburu, egunerokoan gauzak egiteko beste modu batean sinesten dugu.

BIZI BARATZEAko edukiak kopiatu, moldatu, zabaldu eta argitaratzeko libre zara, beti ere, gure egiletza direla aitortzen baduzu eta baldintza beretan egiten baduzu.

gora