Bizi-baratzea

SORTU KONTUA
Eguzki euskal erakunde edo elkarte ekologista bat da, boluntarioek osatua. Boluntariook herriz herriko taldeetan aritzen dira. Halaber, talde hauek laguntzaile sare baten korapiloak dira. Eguzkik herri-erakunde izaera du. Hau da, ez dute ingurugiro alorreko profesionalek osatzen, herritar “arruntek” baizik. Bakoitzak bere ezagutza eta gaitasuna taldearen zerbitzura jartzen ditu, nahi edota ahal duen neurrian. Gehiago jakiteko. http://eguzki.org/quienes-somos/
2019-12-03 22:06

Eusko Jaurlaritzaren 2020ko Aurrekontu Proiektuak, asko aldatu ezean, ibaiak saneatzeko lanetan atzerapen gehiago ekarriko dute (1). Berriro atzeratuko den saneamendu-proiektuetako bat Mijoa errekakoa izango da. Itsasora zuzen-zuzenean isurtzen du Mijoak, inolako depuraziorik gabe, Saturrarango hondartza ondo-ondoan.

Joan den otsailean, Jaurlaritzak Mijoa saneatzeko finantziazioa bere gain hartuko zuela berretsi zuen Ingurumen kontseilari Iñaki Arriolak, % 100ean hartu ere. Alabaina, 2020ko Aurrekontu Proiektuan ere ez dago hainbestetan atzeratu diren saneamendu-lan hauek gauzatzen hasteko dirurik.

Joan den otsailean, Iñaki Arriola kontseilariak eta Jose Ignacio Asensio foru diputatuak Gipuzkoa saneatzeko Esparru Akordio berri bat iragarri zuten (2). Akordio berria zaharra ordeztera zetorren. Izan ere, zaharra hein handi batean ez da bete, hain justu, Jaurlaritzak urratu dituelako hartu zituen konpromisoak (3). Akordio berriaren aurkezpena zela eta, Asensiok espresuki esan zuen ?Mijoako [zein Pasaiako] gabezia historikoak? konponduko zituela.

2016-7-25. Mijoa beste batHamar urtez konpromisoak urratzen

Instituzioek 2007. eta 2011. urte bitartean Gipuzkoan hainbat lan hidrauliko finantzatzeko Esparru Akordio bat izenpetu zuten. Lan horietako bat Mijoako saneamendua zen. Baina Jaurlaritzak ez zuen agindutako dirua ipini.

2016an, Plan Hidrologikoak Mijoa saneatzeko beharra bazegoela berretsi eta epe berri bat ezarri zuen: 2021. urte bitartean. Baina Jaurlaritzak entzungorrarena egiten jarraitu du. Izan ere, lanok 3,6 milioi euro inguruko aurrekontua dute eta, momentuz, 100.000 euro baino ez ditu ipini. Azter-lanetarako edo.

Bazirudien joan den otsailean iragarritako Esparru Akordio berriak Mijoako saneamendu-proiektua ahanzturatik erreskatuko zuela, baina, Jaurlaritzaren 2020ko Aurrekontuari erreparatuta, ez da horrela izan.

Beraz, dagoeneko segurutzat jo dezakegu Mijoak ?larriki? urratuko duela Plan Hidrologikoak 2021erako ezarritako kalitate-helburua. Izan ere, helburu hori Mijoa egoera ekologiko ?onean? egotea da.

2018-12-7.Mijoa garbia3Mijoak kutsadura handia pairatzen du, batez ere organikoa, saneamendu ezaren adierazle nabarmena. Gaur egun, Mijoa bioaniztasuna itotzen duen estolda hutsa da (Bisoi Europarra Babesteko Plan Bereziaren barruan sartuta dagoen arren). Ura Agentziaren txostenetan bertan irakur daitekeenez, ?kalitate ezin txarragoa? du eta ?ingurumena muturreraino degradatuta? dago.

Gainera, Mijoako isuriek Saturrarango eta Ondarroako hondartzetako uren kalitatean eragina dute, eta kiratsak, berriz, San Jeronimoko eta Pikupeko bizilagunek aditu behar izaten dituzte.

Noiz arte?

EGUZKI, 2019ko azaroan

(1)                                       http://eguzki.org/2019/11/25/ibaiak-saneatzeko-lanetan-atzerapen-gehiago-dakarte-jaurlaritzaren-2020ko-aurrekontuek/

(2)                                       https://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/-/albistea/2019/eusko-jaurlaritzak-eta-gipuzkoako-foru-aldundiak-45-milioi-euro-konprometitu-dituzte-lurralde-historikoko-saneamendua-hobetzeko/

(3) http://eguzki.org/2019/02/19/gipuzkoa-saneatzeko-akordio-marko-berrian-aipatutako-proiektu-gehienak-2011n-bukatuta-egon-behar-zirela-agerian-utzi-du-eguzkik/

La entrada Eusko Jaurlaritzak urratu du berriro Mijoa erreka saneatzeko konpromisoa aparece primero en Eguzki Talde Ekologista.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.