Asteroko buletina
Baratzezaintza terapia baino merkeagoa da, eta tomateak jasoko dituzu!

Bizi baratzearen plaza

Eguzki
Eguzki euskal erakunde edo elkarte ekologista bat da, boluntarioek osatua. Boluntariook herriz herriko taldeetan aritzen dira. Halaber, talde hauek laguntzaile sare baten korapiloak dira. Eguzkik herri-erakunde izaera du. Hau da, ez dute ingurugiro alorreko profesionalek osatzen, herritar “arruntek” baizik. Bakoitzak bere ezagutza eta gaitasuna taldearen zerbitzura jartzen ditu, nahi edota ahal duen neurrian. Gehiago jakiteko. http://eguzki.org/quienes-somos/

Erandioko “gertaerek” 50 urte

2019-10-25 01:06

50 urte jada Erandioko “gertaeretatik”. 50 urte Polizia Armatuak, kutsaduraren kontrako protestan ari ziren erandiotarrak isildu nahian, Josu Murueta eta Anton Fernandez hil zituenetik. Igandean, Erandioko Oroimenaren ekimnenez, Josu eta Anton berriro gogoratuko dituzte, eta, horiekin batera, “gertaera” haiek.

Eguzkikook beti kontsideratu dugu protesta hura Euskal Herriko Mugimendu Ekologistaren historiaurrea edo protohistoria eta ondo egongo litzateke orain klimaren krisiaren aurrean mugitzen hasi den jende gazteak ere haren berri izatea, izan zirelako garelako, eta garelako izango direlako.

Inork, gazte edo zahar, Erandion 1969an zer gertatu zen hobeto ezagutu nahi badu, honako bideo hauek gomendatzen dizkiogu: Cielo y balas de plomo (Erandioko “gertaerak” eta Gladys del Estalen hilketa tartekatzen dituen ordubeteko erreportaia, joan den ekainean ETBn emititutakoa) eta Gabarra baltza film laburra.

La entrada Erandioko “gertaerek” 50 urte aparece primero en Eguzki Talde Ekologista.

atzera
Asteroko buletina

EMAN HARTURAKO:

Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545

OlatuKoop

Ekonomia sozial eraldatzailearen sareko kide da ARGIA (Bizi Baratzea). Informazio burujabetza helburu, egunerokoan gauzak egiteko beste modu batean sinesten dugu.

BIZI BARATZEAko edukiak kopiatu, moldatu, zabaldu eta argitaratzeko libre zara, beti ere, gure egiletza direla aitortzen baduzu eta baldintza beretan egiten baduzu.

gora