Asteroko buletina
Apirila elaien hila.

Bizi baratzearen plaza

Eguzki
Eguzki euskal erakunde edo elkarte ekologista bat da, boluntarioek osatua. Boluntariook herriz herriko taldeetan aritzen dira. Halaber, talde hauek laguntzaile sare baten korapiloak dira. Eguzkik herri-erakunde izaera du. Hau da, ez dute ingurugiro alorreko profesionalek osatzen, herritar “arruntek” baizik. Bakoitzak bere ezagutza eta gaitasuna taldearen zerbitzura jartzen ditu, nahi edota ahal duen neurrian. Gehiago jakiteko. http://eguzki.org/quienes-somos/

Elkartasun-kontzentrazioak Ertzaintzak erraustegiaren kontrako martxa batean parte hartzeagatik salatutako pertsonekin

2019-11-29 20:29

Errausketaren Aurkako Mugimenduak infomratu duenez, iazko irailean erraustegira egin zen martxan parte hrtzeagatik Ertzaintzak salatutako lau pertsona epaitegira deitu dituzte. Ia 2.000 lagunek parte hartu genuen protesta harekin desordena publikoak eragin izanaren erantzule gisa ikertuak direla esan diete. Zubietarrak dira bi, lasartearra bat eta donostiarra azkena.

Informazio osoa Mugimenduaren webgunean bertan aurkituko duzu:

http://erraustuez.org/eu/2019/11/29/larria-lau-herritar-epaituko-dituzte-iaz-erraustegira-egin-genuen-martxan-parte-hartzea-egotzita/

Baina aurreratzen dizuegu Donostian elkartasun-kontzentrazioak egingo direla, Egiako epaitegiaren aurrean, honako egun eta orduetan:

Abenduaren 4an, asteazkena: 11:00etan.
Abenduaren 9an, astelehena: 10:30ean.
Urtarrilaren 9an, osteguna: 10:30ean.

Eta Eguzkitik ere parte hartzera animatzen zaitugu.

La entrada Elkartasun-kontzentrazioak Ertzaintzak erraustegiaren kontrako martxa batean parte hartzeagatik salatutako pertsonekin aparece primero en Eguzki Talde Ekologista.

atzera
Asteroko buletina

EMAN HARTURAKO:

Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545

OlatuKoop

Ekonomia sozial eraldatzailearen sareko kide da ARGIA (Bizi Baratzea). Informazio burujabetza helburu, egunerokoan gauzak egiteko beste modu batean sinesten dugu.

BIZI BARATZEAko edukiak kopiatu, moldatu, zabaldu eta argitaratzeko libre zara, beti ere, gure egiletza direla aitortzen baduzu eta baldintza beretan egiten baduzu.

gora