Asteroko buletina
Urriko ilberrian elurra ageri bada, zazpi ilberritan ikusiko dezu

Bizi baratzearen plaza

Eguzki
Eguzki euskal erakunde edo elkarte ekologista bat da, boluntarioek osatua. Boluntariook herriz herriko taldeetan aritzen dira. Halaber, talde hauek laguntzaile sare baten korapiloak dira. Eguzkik herri-erakunde izaera du. Hau da, ez dute ingurugiro alorreko profesionalek osatzen, herritar “arruntek” baizik. Bakoitzak bere ezagutza eta gaitasuna taldearen zerbitzura jartzen ditu, nahi edota ahal duen neurrian. Gehiago jakiteko. http://eguzki.org/quienes-somos/

Ekologistok ere Zumeta gogoan

2020-04-23 19:10

Zumeta.eus webgune ofizialetik hartutako irudia.

Jose Luis Zumeta margolari usurbildarra hil da, 81 urte zituela. Haren marrazki abastraktu edo figuratiboak, gehin-gehienetan (baina ez beti) koloretsu baino koloretsuagoak, gaur egungo euskaldunon iruditeriaren parte dira, geure memoria bisualean sendo txertatuta daude. Baina bada herri honetako ekologista eta antinuklearron gogoan bereziki iltzatuta dagoen irudi bat. Honako hau:

zumeta2Horma-irudi erraldoi bat da, Zumetak, Karlos Zabala “Arrastalu”rekin eta Vicente Ameztoyrekin batera, 1980ko azaroaren 8an eta 9an margotu zuena, jendaurrean, Lemoizko zentral nuklearraren aurkako “Herrikoi Topaketak” jaikaldiaren barruan. Bilboko Erakustazokan egin zen jaialdi hark 40.000 lagun bildu zituen.

Hona hemen Zumeta bera, aldamioan, horma-irudi hura margotzen:

zumeta3Eguzkikook ere Zumeta gogoan.

La entrada Ekologistok ere Zumeta gogoan aparece primero en Eguzki Talde Ekologista.

atzera
Asteroko buletina

EMAN HARTURAKO:

Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545

OlatuKoop

Ekonomia sozial eraldatzailearen sareko kide da ARGIA (Bizi Baratzea). Informazio burujabetza helburu, egunerokoan gauzak egiteko beste modu batean sinesten dugu.

BIZI BARATZEAko edukiak kopiatu, moldatu, zabaldu eta argitaratzeko libre zara, beti ere, gure egiletza direla aitortzen baduzu eta baldintza beretan egiten baduzu.

gora