Asteroko buletina
Baratzezaintza terapia baino merkeagoa da, eta tomateak jasoko dituzu!

Bizi baratzearen plaza

Eguzki
Eguzki euskal erakunde edo elkarte ekologista bat da, boluntarioek osatua. Boluntariook herriz herriko taldeetan aritzen dira. Halaber, talde hauek laguntzaile sare baten korapiloak dira. Eguzkik herri-erakunde izaera du. Hau da, ez dute ingurugiro alorreko profesionalek osatzen, herritar “arruntek” baizik. Bakoitzak bere ezagutza eta gaitasuna taldearen zerbitzura jartzen ditu, nahi edota ahal duen neurrian. Gehiago jakiteko. http://eguzki.org/quienes-somos/

Eguzkiri 8,40 euro erreklamatu dizkio Donostiako Udalak iaz Gladysi eginiko omenaldiagatik

2020-04-12 20:11

Iaz, 40. urtemuga zela eta, Gladysi parkean egin zitzaion omenaldiaren une bat.

Egunotan, Donostiako Udalak 8,40 euroko errezibo bat pasatu dio Eguzkiri (7,30 gehi errekargoko 1,10) iaz Gladysen omenaldia zela eta erabilitako espazio publikoagatik. Diru kopurua gutxienekoa da, berriro diogu, 8,40 euro guztira, baina hau “normala” al da? Normaltzat jo behar al dugu Udalak kobratu nahi izatea parke publiko batean bortizkeria polizialaren biktima bat gogoratzeko inolako irabazi asmorik gabeko ekitaldi bat egiteagatik?

Guk honela ikusten dugu (bideoa gaztelaniaz soilik dago):

https://www.youtube.com/watch?v=z3Ii3OXcOUo&feature=youtu.be

La entrada Eguzkiri 8,40 euro erreklamatu dizkio Donostiako Udalak iaz Gladysi eginiko omenaldiagatik aparece primero en Eguzki Talde Ekologista.

atzera
Asteroko buletina

EMAN HARTURAKO:

Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545

OlatuKoop

Ekonomia sozial eraldatzailearen sareko kide da ARGIA (Bizi Baratzea). Informazio burujabetza helburu, egunerokoan gauzak egiteko beste modu batean sinesten dugu.

BIZI BARATZEAko edukiak kopiatu, moldatu, zabaldu eta argitaratzeko libre zara, beti ere, gure egiletza direla aitortzen baduzu eta baldintza beretan egiten baduzu.

gora