Bizi-baratzea

SORTU KONTUA
Eguzki euskal erakunde edo elkarte ekologista bat da, boluntarioek osatua. Boluntariook herriz herriko taldeetan aritzen dira. Halaber, talde hauek laguntzaile sare baten korapiloak dira. Eguzkik herri-erakunde izaera du. Hau da, ez dute ingurugiro alorreko profesionalek osatzen, herritar “arruntek” baizik. Bakoitzak bere ezagutza eta gaitasuna taldearen zerbitzura jartzen ditu, nahi edota ahal duen neurrian. Gehiago jakiteko. http://eguzki.org/quienes-somos/
2021-08-26 11:57


Oiartzungo Ugaldetxo industrialdean zehar, Arbide erreka bazterrean dagoen hesia berritzeko eta, bide batez, hondakinak ibaian bukatu ez daitezen hesi hori sare batez hornitzeko izapideak lehenbailehen has ditzala eskatu dio Eguzki talde ekologistak Oiartzungo Udalari. Era berean, eskatu dio pabiloien eta Arbide errekaren arteko pasabidean –Mamuteko bulego-eraikinaren atzealdetik eta Aislamientos Arellano enpresa parean bukatzen den tartean– ibilgailu motordunentzat trafikoa debeka dezala. Izan ere, zoritxarrez, istripu bat izan da duela gutxi, auto bat ibaira erori baita.

La entrada Eguzkik Ugaldetxo industrialdean dagoen hesi herdoildua eta puskatua ordezka dadila eskatu du aparece primero en Eguzki Talde Ekologista.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.