Asteroko buletina
Zorroan abarrots asko, baina intxaur gutxi

Bizi baratzearen plaza

Eguzki
Eguzki euskal erakunde edo elkarte ekologista bat da, boluntarioek osatua. Boluntariook herriz herriko taldeetan aritzen dira. Halaber, talde hauek laguntzaile sare baten korapiloak dira. Eguzkik herri-erakunde izaera du. Hau da, ez dute ingurugiro alorreko profesionalek osatzen, herritar “arruntek” baizik. Bakoitzak bere ezagutza eta gaitasuna taldearen zerbitzura jartzen ditu, nahi edota ahal duen neurrian. Gehiago jakiteko. http://eguzki.org/quienes-somos/

Eguzkik salatu du Nafarroako Gobernuak aurten ere usapalak botatzea baimendu duela, Europaren debeku-eskaerari bigarren urtez muzin eginez

2019-08-14 13:41

Eguzkik salatu du aurten ere, bihar bertan hasiko den mediaveda edo ehiza-debekualdi erdian, Nafarroan usapalak bota ahal izango direla, Foru Gobernuak bigarren urtez espezie hau babesteko ekintza-plan europarrari muzin egin diolako. Izan ere, plan horrek usapalak botatzeko behin-behineko debeku orokorra aurreikusten du.

Foru Gobernuaren erabakia ez dator bat ehiza alorrean eskumenak dituzten beste hainbat erakundek hartu dutenarekin. Esaterako, Arabako eta Bizkaiko foru aldundiek debekua onartu dute (Gipuzkoakoak oraindik ez du aurtengo foru agindua argitaratu). Egia da, ordea, Nafarroako Gobernuak hartutako erabakia bat datorrela autonomi erkidego gehienek hartu dutenarekin. Alabaina, hori bezain egia da Europar Batzordeak dagoeneko espediente ireki diola Estatu espainolari, hain justu, ekintza-plan europarrean dauden hainbat neurri sustatu ez dituelako, tartean, behin-behineko debekua.

Honelako erabakiak hartuta, Foru Gobernuak nekez argudiatu ahal izango du Nafarroan ehiza-politika bioaniztasun- eta iraunkortasun-irizpideetan oinarritzen dela.

Eguzkik, beste hainbat elkarte ekologista eta naturazalek bezala, badaramatza urte batzuk usapala babestu edo, behintzat, bota daitezkeen hegaztien zerrendatik atera egin behar dela aldarrikatzen. Gure ustez, usapalaren egoera nolakoa den ikusita, ehizatzeko behin-behineko debekua berandu baino lehen orokortuko da. Zoritxarrez, zenbat eta beranduago orokortu, gero eta zailagoa izango da espeziea suspertzea. Administrazio publikoei gogorazi behar zaie kudeaketa zinegetikoaren ardatza bioaniztasunaren zaintzan jarri behar dutela, ez lobbien interesetan.

EGUZKI, 2019ko abuztuaren 14a

La entrada Eguzkik salatu du Nafarroako Gobernuak aurten ere usapalak botatzea baimendu duela, Europaren debeku-eskaerari bigarren urtez muzin eginez aparece primero en Eguzki Talde Ekologista.

atzera
Asteroko buletina

EMAN HARTURAKO:

Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545

OlatuKoop

Ekonomia sozial eraldatzailearen sareko kide da ARGIA (Bizi Baratzea). Informazio burujabetza helburu, egunerokoan gauzak egiteko beste modu batean sinesten dugu.

BIZI BARATZEAko edukiak kopiatu, moldatu, zabaldu eta argitaratzeko libre zara, beti ere, gure egiletza direla aitortzen baduzu eta baldintza beretan egiten baduzu.

gora