Asteroko buletina
Baratze onenak ere belar txarren bat izan dezake

Bizi baratzearen plaza

Eguzki
Eguzki euskal erakunde edo elkarte ekologista bat da, boluntarioek osatua. Boluntariook herriz herriko taldeetan aritzen dira. Halaber, talde hauek laguntzaile sare baten korapiloak dira. Eguzkik herri-erakunde izaera du. Hau da, ez dute ingurugiro alorreko profesionalek osatzen, herritar “arruntek” baizik. Bakoitzak bere ezagutza eta gaitasuna taldearen zerbitzura jartzen ditu, nahi edota ahal duen neurrian. Gehiago jakiteko. http://eguzki.org/quienes-somos/

Eguzkik Lezoko Udalari eskatu dio Satrustegiren lurrak udalaren esku geratzeko

2023-01-28 13:05

2022an jakin zen Satrustegiren oinordekoek salgai jarri dituztela, besteak beste, Sotxo eta Iparragirreko lursailak (1. poligonoko 145. katastro-partzela), eta hori, gure ustez, aukera paregabea da Udalak lursail horiek eskuratu ahal izateko.

Udalak positibotzat jo beharko luke aukera hau, Lezoko udal ondarea 220.394 m2-tan handitzeko aukera eskaintzen baitu, eta horrek berekin dakar:
1.- Lezon balio agrologiko handiko lurzoru urbanizaezin urria hirigintzaren aldetik blindatzea.

2.- Herria gertuko birikaz hornitzea, udal honek berak kudeatuta, udalerritik hurbilen dagoen ingurumena honda dezaketen hirigintza edo basogintzako proiektu eta interesik gabe, Jaizkibelgo Kudeaketa Plana indartuz.
3.- Jaizkibel da udalerri honen ondarearen zati den mendi bakarra, eta Udal honek oso lur gutxi du Pasaia edo Hondarribiarekin alderatuta, eta hori nabaritzen hasi da Jaizkibelgo Kudeaketa Plana aplikatzerakoan.

4.- Natura 2000 Sarean babestuta dauden Jaizkibel eta Aiako Harria korridore ekologikoaren ezarpena erraztea.

Lezoko Udala, Foru Aldundiarekin batera, zuhaitz exotikoen ordez autoktonoak jartzeko lanak egiten ari da azkenaldian. Ahalegin hori ez litzateke erabatekoa izango, baldin eta ustiapen-interes partikularrak soilik gailentzen badira eremu horren ondoan.

EAEko Korridore Ekologikoen Sareari buruzko lurralde-plangintzak, korridore ekologiko nagusien artean, Gaintxurizketako gainaren bidezko Jaizkibel eta Aiako Harriaren arteko korridorea izendatzea proposatzen du, eta gutxienez 300 hektareako moteltze-eremua mugatzen du, Lezoko udalerriko inpaktu negatiboen aurrean.

Horiek horrela, Satrustegiren lurrak eta inguruak eremu kritikoa dira, lotura ekologikoen funtzionaltasuna hainbat faktorek bereziki arriskuan jartzen duten tokiei dagokiena:
• edukiera handiko errepideak (autobideak eta autobiak)
•  hiri-lurzorua eta lurzoru urbanizagarria
•  abiadura handiko trenaren aurreikusitako trazadura
Horregatik guztiagatik, Satrustegi familiarekin Sotxoko, Iparragirreko eta inguruko lurrak erosteko negoziaketetan temati eta sinesgarri izateko eskatu dio Eguzki talde Ekologista eta Antinuklearrak Lezoko Udalari.

La entrada Eguzkik Lezoko Udalari eskatu dio Satrustegiren lurrak udalaren esku geratzeko aparece primero en Eguzki Talde Ekologista.

atzera
Asteroko buletina

EMAN HARTURAKO:

Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545

OlatuKoop

Ekonomia sozial eraldatzailearen sareko kide da ARGIA (Bizi Baratzea). Informazio burujabetza helburu, egunerokoan gauzak egiteko beste modu batean sinesten dugu.

BIZI BARATZEAko edukiak kopiatu, moldatu, zabaldu eta argitaratzeko libre zara, beti ere, gure egiletza direla aitortzen baduzu eta baldintza beretan egiten baduzu.

gora