Asteroko buletina
Eguberri argitsu, ogia gero lastotsu

Bizi baratzearen plaza

Eguzki
Eguzki euskal erakunde edo elkarte ekologista bat da, boluntarioek osatua. Boluntariook herriz herriko taldeetan aritzen dira. Halaber, talde hauek laguntzaile sare baten korapiloak dira. Eguzkik herri-erakunde izaera du. Hau da, ez dute ingurugiro alorreko profesionalek osatzen, herritar “arruntek” baizik. Bakoitzak bere ezagutza eta gaitasuna taldearen zerbitzura jartzen ditu, nahi edota ahal duen neurrian. Gehiago jakiteko. http://eguzki.org/quienes-somos/

Eguzkik kutsadura-kasu berri bat salatu du Pasaiako Portuan, oraingoan Buenavistan, eta instituzioei eredugarri jokatzeko eskatu die

2019-08-28 07:40

Eguzkik kutsadura-kasu berri bat salatu du Pasaiako Portuan, oraingoan Buenavistan, Donostiako udalerrian.

Kutsadura-kasu berria joan zen astean gertatu zen, zamaontzi batek ekarri zuen karea deskargatzen ari zirenean. Behar bezalako neurririk hartu ez zutenez, karea haizatu zen inguruetan. Buenavistako hainbatek eztarrian hazkurea sentitu eta, oro har, auzokoek bi egunez etxeko leihoak itxita eduki behar izan zituzten. Haizatutako karea ez zen gutxi izan, baretu eta leiho-ertzeetan, autoetan nahiz kalean bertan jarri zenean ikusi ahal izan zen bezala. Hona hemen nahiko eadierazgarriak iruditzen zaizkigun bideo batzuk:

https://www.youtube.com/watch?v=X37ANtt4Sb4&feature=youtu.be

https://www.youtube.com/watch?v=ns3wBq9Wjv8&feature=youtu.be

https://www.youtube.com/watch?v=0aT9QQ5V-vw&feature=youtu.be

Zoritxarrez, Portuan aritzen diren enpresek sarri urratzen dute ingurumen-araudia. Horrela, airea eta itsasoa kutsatzeaz gain, auzokoen osasuna arriskuan jartzen dute.  Instituzioek, berriz, ezikusiarena egiten dutela ematen du.

buenavista_2 buenavista_3

Hori gutxi balitz, Portuko Agintaritzak, tarteka, ingurumen-araudia zer zorrotz aplikatzen duen publizitatzen du. Eta, dirudienez, Portuko Administrazio Kontseiluan ordezkatuta dauden instituzio guztiak (Eusko Jaurlaritza, Foru Aldundia, Pasaia eta Errenteria-Oreretako udalak…) hipokresia-ariketa horrekin bat datoz. Onartezina iruditzen zaigu.

Portu inguruko auzokoen salaketak –batzuetan norbanako gisa, besteetan talde gisa (Badian Bizi) aurkeztuta– bata bestearen atzetik datoz, eta instituzioek ezin dute ezikusiarena egiten jarriatu; ezin dute egun batean klima-larrialdiaz hitz egin eta hurrengo egunean, berriz, beste aldera begiratu ingurumen-araudia urratu eta herritarren osasuna arriskua ipintzen duten praktiken aurrean. Nabarmendu behar da Estatu espainolean aireko kutsaduraren ondorioz behar baino lehen hiltzen diren 30.000 herritarretatik gehien-gehieneak, 27.900, 2,5 micra azpiko partikulekin lotzen direla.

Zigorgabetasun honek ezin du jarraitu. Instituzioek dagozkien erantzukizunak beraien gain hartu eta modu eredugarrian jokatu behar dute, ingurumen araudia gehiago urra ez dezaten eta herritarron osasuna arriskuan jar ez dezaten.

EGUZKI, 2019ko abuztuaren 28an

La entrada Eguzkik kutsadura-kasu berri bat salatu du Pasaiako Portuan, oraingoan Buenavistan, eta instituzioei eredugarri jokatzeko eskatu die aparece primero en Eguzki Talde Ekologista.

atzera
Asteroko buletina

EMAN HARTURAKO:

Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545

OlatuKoop

Ekonomia sozial eraldatzailearen sareko kide da ARGIA (Bizi Baratzea). Informazio burujabetza helburu, egunerokoan gauzak egiteko beste modu batean sinesten dugu.

BIZI BARATZEAko edukiak kopiatu, moldatu, zabaldu eta argitaratzeko libre zara, beti ere, gure egiletza direla aitortzen baduzu eta baldintza beretan egiten baduzu.

gora