Bizi-baratzea

SORTU KONTUA
Eguzki euskal erakunde edo elkarte ekologista bat da, boluntarioek osatua. Boluntariook herriz herriko taldeetan aritzen dira. Halaber, talde hauek laguntzaile sare baten korapiloak dira. Eguzkik herri-erakunde izaera du. Hau da, ez dute ingurugiro alorreko profesionalek osatzen, herritar “arruntek” baizik. Bakoitzak bere ezagutza eta gaitasuna taldearen zerbitzura jartzen ditu, nahi edota ahal duen neurrian. Gehiago jakiteko. http://eguzki.org/quienes-somos/
2021-12-14 09:24

Ezinezkoa dirudi PASAIAKO IBERDROLAREN TERMIKA ahaztea, oraindik goi-tentsioko hainbat dorre baititugu Jaizkibelen sakabanatuta, desegiteko zain.

Gogoan izan behar dugu, 50 urtez ingurumena eta osasuna kaltetu ondoren, (enpresa horren kutsadura atmosferikoak CO2 eta sufre maila altuak zituen, nitrogenoaz gain PM partikula eseki tonak sortzen zituen… Gipuzkoako ibilgailu-flota osoaren isurketarekin aldera zitezkeen isurietan), Termikak funtzionatzeari utzi zion 2012ko abenduan.

Orain, eraitsi zutenetik ia 10 urte igaro direnean, oraindik ere goi-tentsioko linea guztia erabili gabe eta gure mendian eta bailaran barreiatuta daukagu. Lezon soilik bederatzi dorretxo ditu, eta RED ELECTRICA ESPAÑOLA enpresari orain arte bost axola izan zaizkio paisaiari eragindako kalteak eta hegaztientzat dakarren arriskua. Duela gutxi arte, aldizkako mantentze-lanekin jarraitu du, inguruko landaredi guztia soilduz eta inolako zentzu erabilgarririk gabeko arbastatutako zerrenda bat markatuz.

Goi tentsioko dorreak zutik jarraitzearen ardura duen RED ELECTRICA ESPAÑOLAri eskatzen diogu, legeak ezartzen duen gehienezko denbora agortuta (bederatzi urte), 2022. urte honetan ezarritakoa bete dezala, eta Portu Agintaritzari, berriz, oraindik zutik dauden gainerako azpiegitura guztiak, hala nola mendiaren hegalean, Termika zegoen tokiaren ondoan dauden gasolio-biltegiak eraitsi ditzala, Jaizkibel eta ingurua hura instalatu aurretik zegoen egoera natural berean utzita, paisaia kaltetzen eta itsusten duten oztoporik, linearik eta azpiegiturarik gabe.

La entrada Eguzkik Jaizkibelen erabilerarik ez duten Iberdrolaren goi-tentsioko dorreak kentzeko eskatu du aparece primero en Eguzki Talde Ekologista.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.