Bizi-baratzea

SORTU KONTUA
Eguzki euskal erakunde edo elkarte ekologista bat da, boluntarioek osatua. Boluntariook herriz herriko taldeetan aritzen dira. Halaber, talde hauek laguntzaile sare baten korapiloak dira. Eguzkik herri-erakunde izaera du. Hau da, ez dute ingurugiro alorreko profesionalek osatzen, herritar “arruntek” baizik. Bakoitzak bere ezagutza eta gaitasuna taldearen zerbitzura jartzen ditu, nahi edota ahal duen neurrian. Gehiago jakiteko. http://eguzki.org/quienes-somos/
2021-11-05 11:58

Azken urte hauetan Jaizkibel mendian zehar ehiza postuak gehiago zabaldu direla susmoa dugu. Ez du ematen egin behar den kontrola zorrotza denik, eta gure ustetan, beharrezkoa da jakitea egungo egoerak bat egiten ote duen indarrean dagoen araudiarekin. Zentzu horretan, ikusi dugu eskuragarri dagoen bisoreak ez duela asko laguntzen egin behar den kontrolean, edukiak ez baitu egoerarekin bat egiten, hau da, ez baitago eguneratuta, maiz mendiko postuen kokapen zehatza eta bisorearena ez baitatoz bat, zenbakiak ere ezberdinak izan daitezkeelarik.

Alde batetik, legea bete behar delako, eta bestetik, jarduera horrek bai biodibertsitatean baita pertsonen segurtasunean ere izan dezaken ondorio kaltegarriarengatik ezinbestekoa delako legeak ezartzen dituen baldintzak betetzea. Izan ere gure herrialdean mendian ibiltzeko zaletasuna oso hedatua dago eta are gehiago pandemiaren eraginez.

Ez da unea legeak markatzen dituen helburuak lortzeko zehaztutako neurriak nahikoak ote diren eztabaidatzeko, baina legeak dioen bezala, bermatu beharko da baliabide zinegetikoak eta basafaunaren babesa sostengarria. Aipatutako helburuak lortzeko, araudia betearazi besterik ez dago, eta horretarako, Administrazioaren aldetik egin behar den kontrola eskasa dela susmo sendoa dugu.

Hau dena argitzeko Jaizkibel mendian egungo egoera zein den azaltzen duen txosten teknikoa egin behar dela uste dugu, kontuan hartuta batez ere Ehiza Legearen 27. artikuluak esaten duena baita basafaunaren babesari eta pertsonen segurtasunari dagokienez.

Aurrekoa esan eta gero, Alkateak hurrengo erabakia hartzea eskatzen dugu:

1. Aldundiari eskatzea legezko ehiza postuen kopurua gaur egun zein den eta hauen kokapenak legea betetzen ote duen, (segurtasun tarte minimoa eraikin eta bideekiko, postuen arteko tartea…) bai lur publiko eta pribatuetan azaltzen duen txosten teknikoa egin dadila agintzea.

2. Ehiza postuen bisorea eguneratzeko Aldundiari eskaria luzatzea.

3. Hondarribiko lurretan ehiza postuak jartzeko udalak emandako lizentziak baino postu gehiago ote diren azaltzen duen udal txosten teknikoa egitea, lursail partikularretan eraiki diren “trepak” barne.

4. Aipatutako bi txosten horietan atzemandako legearen aurkako egoerak zuzentzea indarrean dagoen legedia betetzeko.

5. Behar bezalako zaintza egiteko basozain kopurua handitzea.

La entrada Eguzkik Jaizkibeleko ehiza-postuen egoerari buruzko txostena eskatu die hiru udalei aparece primero en Eguzki Talde Ekologista.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.